2017ko Bertsomovie-ko lehen saria 'Hartza zu', Txakur gorriarenak irabazi dau

Bizkaie! 2017-05-18 10:51   Bertsolaritzea

Beste urtebetez bertsomovie original eta politak ikusteko aukerea izan da aurten be eta, danetara, 11 lan jaso ditue.

Kontua da ze saritu barik itxi behar behar izaten zituen lanakaitik, aurtengo edizinorako sarietan aldaketa batzuk egitea erabagi ebela antolatzaileek. Edozelan be, ondokoak dira 2017ko Bertsomovieda lehiaketako sariak jasoko dituenak:

Helduen mailan:

- Lehen Saria: 1000 € bertsomovie onenari: Hartza zu (Txakur gorria).


Gazteen mailan:

- Lehen Saria: 300 € bertsomovie onenari: Egin Irri (Berrizko Bertso Eskolea).


Sari orokorrak:

- Ikuslee Saria: 500€: Botilen hilerritik (Ekaitz Goikoetxea).

- Bertsorik Onenen Saria: 250€: Ahanzturaren haran (Ane Labakaren bertsoak).


Aitamenak:

200 €-ko saria: Botilen hilerritik (Ekaitz Goikoetxea).
200 €-ko saria: Naturak zoratzen gaitu (Gontzal Belategi).

Jakin, danok zagoziela konbodauta maiatzaren 19an Beasaingo Igartza Jauregian arratsaldeko 19:00etan izango dan sari-banaketa ekitaldira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu