Gero eta hurrago maiatzaren 28an Mungian izango dan 2017ko Ibilaldia

Bizkaie! 2017-05-18 09:43   Euskerea berbagai

50. urteurrena ospatzen dago Mungiako eta inguruko herrietako 1.000 ikasletik gora dituan ikastolea eta egun Bizkaiko Ikastola handienetako bat da.

1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordu bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten deutse: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera emotea eta erronka barriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

2017koa, Mungiako Larramendi Ikastoleak antolatutako bigarren Ibilaldia izango da, izan be, 1998an, Erdu Geugaz lelopean, Bizkaiko Ikastolen Jaia ospatu ebalako; ganera, Ibilaldiak bat egingo dau Larramendi Ikastolearen 50. urteurrenagaz.

Larramendi Ikastola Kooperatiba Elkartea Mungian kokatutako irakaskuntzako kooperatiba euskalduna da. Haren funtzionamendu-egiturea ikastola ereduan oinarritutakoa da, ikasleen familiek zuzendua. Hezkuntza eta zerbitzu eskaintza osoa dauka Larramendi Ikastoleak; horretarako, profesionalen talde egonkor eta goimailako prestakuntzaduna dauka, baita euskerea eta euskal kulturea sustatzeko kalidadezko hezkuntzea bermatzen dauen bitarteko fisiko, material eta teknologikoak bere.

Aurten 50. urteurrena ospatzen dago Mungiako eta inguruko herrietako 1.000 ikasletik gora dituan ikastolea, hiru lerrotan antolatua eta egun Bizkaiko Ikastola handienetako bat da.

Egunero Alkarregaz da aurtengo Ibilaldiaren lemea eta ikastolea zelan ulertzen dogun islatzen dau. Larramendi Ikastolaren ibilbidean parte hartu ebenak kontuan hartu nahi ditue Ibilaldiaren antolaketan. Aldi berean, 98an Erdu Geugaz Ibilaldia antolatu ebenen lana be goraipatu nahi dabe.

Egunero berbeari erreparauta, Ibilaldia egun bakarreko jaia ez dala be aldarrikatu nahi dabe antolatzaileek. Eta gure nortasunaren beste alor bat be azpimarratu nahi dabe: Larramendi Ikastolea, Mungian egonda be, inguruko herri guztiena be badala; ondo dakigu ikastolako sortzaile eta eragileen artean jatabearrak, meñakarrak, bakiotarrak, fruiztarrak, arrietarrak, gamiztarrak, fikarrak, laukiztarrak, gatikarrak, zamudioztarrak, derioztarrak, edo lezamarrak, beste batzuen artean, be izan dirala. Horregaitik, urte osoko ekitaldi horreen antolaketan Mungiatik harago dagozan herriak izan nahi ditue gogoan, Mungialdeko Ibilaldia dala azpimarratuz.

Logotipoari jagokonez, traola baten formea dauen irudia aukeratu dabe modernidadearen barri emoteko, Ikastoleak ibilbide luzea eginda dauen arren egun agertzen diran erronkei aurre egiteko kapaz dalako.

2017ko Ibilaldiak Egunero Alkarregaz leloa aukeratu dau eta kantua be holan sortua izan da. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri dau musikea eta TAKET Bertsolari taldeko kideak diran Mikel Goiriena eta Jone Larrinagak asmau ditue berbak. Danak Larramendi Ikastolako ikasle ohiak.

Ibilbideari jagokonez, Mungia eta Larramendi Ikastolea batuko ditu aurtengo ibilbideak, Mungiako bidegorria oinarri hartuta. Naturea eta paisajeaz gozetako aukerea emoten dauena. Danetara, 5,7 kilometroko luzerea izango dau eta guneak, barriz, lau izango dira.



Beste alde batetik, ingurumenagazko ardurea tarteko dala, Ilhobek eskainitako Erronka Garbia zigilua irabazi dabe eta, esangura horretan, Eusko Jaurlaritzearen soziedadeak emondako ziurtagiriak, Ibilaldian ingurumenean eragin leikien inpaktu negatiboak minimizetako asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen-neurriak hartu ditue. 

Hasiera ekitaldia 9:30ean izango da Larramendi ikastolan. Aurten Ikastolak 50 urte beteten ditu eta lehen promozinoko ikasleak izango dira zintea ebagiko dabenak.

11:15ean, bigarren ekitaldi bat antolatuko da Ibilaldia gelan (Larramendi ikastola). Ordu erdi iraungo dauen ekitaldi honetan Larramendi ikastoleak lekukoa pasauko deutso 2018ko Ibilaldia antolatuko dauen Santurtziko Bihotz Gaztea ikastoleari.

13:00ean, Larramendi ikastolan, baserri aurrean, eguneko lehen balorazinoa egingo da komunikabideentzat.
16:30ean, barriz, e-postaz bialduko da eguneko balorazinoaren prentsa-oharra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu