Atzekabe taldeak bere lehenengo diskoa, ‘Gure bidea’, plazaratu dau

Bizkaie! 2017-05-17 11:34   Musikea

Trikitixa doinuak nagusi dira bederatzi kantuz osoturiko lan honetan.

Laukoteak 2014an  emon zituan bere hasikerako pausuak. Unai abeslaria da eta trikitixea eta gitarrea be joten ditu, Mikel baxu-jolea da, Endikak barriz, gitarrea joten dau eta Markelek bateria. Aurretik alkarren ezagunak ziran eta pop-rock estiloa lantzeko asmoagaz sortu eben Atzekabe taldea.

Orain ilusinoz eta indarrez beterik, aurrera pausu bat emon dabe euren ibilbidean eta lehenengo diskoa kaleratu Taupaka alkarteagaz. Estilo desbardinetako abestiek osotuten dabe Gure Bidea, baina batez be, pop rock-a trikitixeagaz nahastauta dabe oinarrian. Bizkaitarrek euskal estiloari eutsi nahi izan deutsie erritmo jantzagarriakaz batera.

Lehen lan honek sorpresa hunkigarri bat daroa ezkutauta; Trikitixea eta panderoa bakarrik erabilita grabautako abesti bat sartu dabe diskoaren amaieran, aspaldi egiten zan legez. Bonus track honegaz Eduardo Etxebarria, Piti, omendu nahi izan dabe.

Gure Bidea diskoaren aurretik, 2015ean, maketa bat be kaleratu eban taldeak, Amets baten istorioa izenpean.

Lau musikariak aurretik beste talde batzuetan ibilitakoak dira: Izargin, Arizgoitin, Dum-en, Herrikadak-en eta Didarren, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu