Napoka Iria bikoak agur esango dau garagarrilaren 7an, bere azken kontzertuagaz

Bizkaie! 2017-05-16 11:04   Musikea

Eibarko Coliseo antzokian izango da zuzenekoa, gaueko 20:30ean.

Hamabi urteko ibilbidea eta hiru disko argitaratuta, Ander Mujikak eta Miren Narbaizak Napoka Iriaren amaierea iragarri dabe ohar baten bidez.

Etenaldi luze baten ostean dator albistea. Oharrean azaldu dabenez, ez da erabagi erraza izan, argi ikusi dogu izan zanari ez deutsagula bortxaz tira egin nahi, halabeharrez jarraitu baino, hobe dalako aro batzuk amaitzea beste batzuei gogotsu ekiteko. Urte guzti honeetan bikotearen alboan egon diran lagunakaz batera agur beroa emon nahi deutsie Napoka Iriari eta zuzenekora, azken aldi batez disfrutetan etorteko deia egin dabe musikari biek.

Erabagiak lasaitasuna gorputzean, malkoak begietan eta irribarrea ahoan eragin deutsiela autortu dabe.

Napoka Iriak 2005an emon zituan bere lehenengo pausuak. Garai haretan, edozein txokok balio eban ahots eta gitarra akustiko bat joten hasteko:  parke erdi abandonatuak, ikasle garaietako pisuetako suete txikiak, hondartzara begira dagozan balkoi naturalak, trenetako bagoiak, atzerriko kale bazterrak, tabernetako kontzertu inprobisaduak…. Bizipen ugari izan dirala dinoe eta ordutik hona asko aldatu dirala autortu dabe. Jazoera guzti horreen lekuko dira kaleratu dituen Napoka Iria (2006), Lehertarazi edifizioak (2011) eta Arnasten ikasteko berriz (2013) diskoak.

Azken kontzerturako sarrerak hurrengo egunotan jarriko ditue salgai Kutxasarrerak webgunean eta Coliseo Antzokiko leihatilan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu