Anjel Lertxundik ‘Demagun ehun urte barru’ lana argitaratu dau

Bizkaie! 2017-05-11 12:03   Kulturea

Hizkuntza ez-hegemonikoetako literaturearen ganean sortutako gogoetak jasoten ditu liburuak.

Donostia 2016k bultzatutako Karta zuria ekimenaren barruan sortutako talde hausnarketetan oinarrituta abiatzen da Lertxundik argitaratu barri dauen lana. Orioko idazleak hizkuntza gitxituetan dabizanen azalean jarteko eskatu eutsien hainbat idazle eta itzultzaileri galdera baten bitartez: Zelan eragingo leuskie horrek euren lanari?

Javier Cercas, Karlos Cid, Marie Darrieussecq, Adan Kovacsics, Miguel Saenz eta Raul Zelik idazle eta itzultzaileek erronkea onartu eta Donostia 2016k igaz antolatu eben jardunaldietan planteautako gaiaren ganean gogoetan ibili ziran.

Lertxundik bertan jasotako ideak batu nahi izan ditu eta emoitzea, orain argitaratutako Demagun ehun urte barru liburua da. Lanak Harkaitz Canoren eretxia be badakar. Lasartearrak lekuko isilaren rola jokatu eban Karta zuriaren jardunaldietan.

Lertxundik EIZIEgaz eta Donostia 2016gaz batera kaleratu dau liburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa