X. Lupa Dokumentalen Mostra eguenetik domekara egingo dabe

Bizkaie! 2017-05-09 11:29   Kulturea

13 film, arte erakusketa bat, bideo-kontzertuak eta antzerki ikuskizun bat dagoz aurtengo egitarauan, Errenterian eta Donostian.

Mikelazulo eta Guardetxea kultur alkarteak dira jardunaldi honeen sustatzaileak eta euren betiko nortasunari eutsiz, fikzinozko zinematik aldendu eta dokumentalen ganean lupea jarri nahi izan dabe hamargarren edizino honetan be.

Horrezaz gan, jardunaldi honeen asmoa publiko eta sortzaileen arteko topaketea eta eztabaidea bultzatzea be bada eta horretarako egileek euren filmak aurkeztuko ditue. Bide batez, Mostra bera egileentzako topaketea be izango da. Bertan, euren lanari, prozesuei, esperientziei eta eretxiei buruz berba egiteko aukerea izango dabe.

Zapatu goizean, maiatzak 13, ganera, prozesuan dagozan hiru lan ezagutu eta euren ganean berba egiteko aukerea egongo da eta hamargarren urteurrenagaz bat eginez, egun berean, emonaldi bereziak antolatu ditue: Aita Laburu euskal dokumentalgile aitzindariaren irudiak hartuta, Gartxot musikariaren bideo-kontzertua eskainiko dabe, urtebetetze jaiaren hasierarako.

Pelikulen estreinaldiak be izango dira aurtengo egitarauaren parte, berbarako, Mignonek gidatutako Encore la Nuit, film kolektiboa edo Aitor Bereziartuaren Lisbeth filma. Horrezaz gan, Teresa Sendagortaren Mothertongue, Pilar Monsell-en Dos sueños despues edo Carmen Bellasen Una vez fuimos salvajes, besteak beste, proiektauko ditue jardunaldietan.

Egitaraua hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu