Bilbo Zaharraren eraldaketea eta sorkuntza espazioak ezagutzeko aukerea

Bizkaie! 2017-05-08 11:53   Kulturea

Bilboko Udalak martxan jarritako BLV-Art programeak Arty Walks ekimenaren barruko bisita gidatuak antolatu ditu bagilaren 9 eta 10erako.

San Frantzisko kalea izango da bisitaldien ardatzetako bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitasmoak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen eraldaketea zuzenean ezagutzea dau helburu. Ganera, norbanako zein kolektiboak kulturearen eta sormenaren inguruan batu eta lankidetzara bultzatu nahi ditu. Bisita parte-hartzaileak izango dira, eta erakusketetako artistakaz artelanei buruz berba egiteko aukerea be egongo da.

Bisita gidatuak ordubete eta erdiko iraupena izango dabe, goizez edo arrastiz. Euskeraz egingo dan saio bakarra bagilaren 10ekoa izango da, zapatuan, eta Bilborockeko kanpoaldetik abiatuko da 11:50ean.

Bisiten programeak, ohiko espazio ezagunetatik igarotzeaz gan (La Karpinteria, Trucarec + Tunipanea, SC Gallery, Anti Liburudenda eta Sarean), gune barriak hartuko ditu bere ibilbiderako: Esaterako, Okela Sormen Lantegia, Euskadiko arte garaikidea aktibetako sortutako irabazi asmorik bako espazioa. Andoni Euba artista bilbotarraren estudioa be ibilbidean sartu dabe, Recrea2 birziklapenaren filosofian oinarrituta diseinatzen dauen enpresa artisaua be bai eta, amaitzeko, La Pepita / Eskina Femenina, emakumeek egindako rap-a ezagutarazoteko espazioa.

Aurten be argazki lehiaketea martxan jarriko dabe bisitetara hurreratzen diranentzat. BLV-Art jaialdiaren espiritua islatu beharko parte-hartzaileek dabe irudietan. Epaimahaiak argazkien bitartez irudikatutako ideak sarituko ditu. Lehenengo saria Sarean jatetxean bi personarentzako afaria izango da, bigarrena TrucaRec-en hiru orduko birziklatze-tailerra eta hirugarrena, Recrea2-eko eskuko poltsa bat.

Parte hartzeko izena emon beharko da aldez aurretik hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu