Korrontzi eta Idiazabal gaztaia bat eginda

Bizkaie! 2017-05-08 08:19   Musikea

Idiazabal gaztaiaren omenez jantzan.

Korrontzi taldeko Agus Barandiaranek parte hartu dau Idiazabal abestian, jatorri-deitura gaztai honen omenez egindakoa, Iñaki Palacios musikariaren eskutik. Bideoklipean ikusten da Josu Sanchezen koreografia, Mulixka Jantza Taldea tartean dala.

Aitatu kantua Euskal Gaztai Azokearen harira egin da; aurten, Idiazabaleko hitzordu hau bi egunetan zehar izan da, maiatzaren 6an eta 7an, hain zuzen.

Era berean, Idiazabal kantua Baga-Bigak datorren hilean, bagilean, argitaratuko dauen Ardoa, lurra, dantza bildumeari erantsiko jako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu