Oso Fan taldeak lehenengo diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2017-05-05 13:21   Musikea

Giorgio Basmatti eta Oriol Flores dira proiektuko kide biak. 21´ 44´´ izena dauka Oso Fanen lehenengo lanak.

Oso Fan, kontzertu baten | Ikusi handiago | Argazki originala

Giorgio Basmatti abeslari eta gitarra jole donostiarraren euskerazko proiektua da Oso Fan. Oriol Flores bateria joleagaz alkartuta eratu dau egitasmo barria. Zuzeneko kontzertu eta biretan ibili dira azkenaldion eta, orain, diskoa plazaratu dabe. Gaur da lehenengo singlea (entzun hemen). 

Sei abesti dakarz 21´ 44´´ diskoak, eta CDa erosten dabenentzat sorpresatxua be bai, Basmattik azaldu dauenez. Xabier Erkizia ibili da produktore lanetan eta Berako MIK estudioetan grabau dabe. Diskoa bera, internetez baino ez dabe salduko, sei euroan ale bakotxa.

Horrezaz gan, zuzeneko kontzertuak emoten segiduko dau bikoteak, bai Euskal Herrian eta baita kanpoan be. Esate baterako, maiatzaren 13an Bartzelonan joko dau Oso Fanek eta 18an, Bilboko Biba gunean. Hilaren 20an Donostiako Olatu Talkan parte hartuko dau.

Ingalaterrako eta Estadu Batuetako folk doinuen ganean euskeraz abestea da Oso Fanen helburua, melodia goxoak erabilita, euren esanetan. Iban Zaldua idazlearen arabera, euskal folklore bako euskal folk definitiboa da Oso Fan. Gure Bazterrak lehiaketea irabazi eban Oso Fanek 2016an eta hori bultzadea izan da diskoa sortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu