Punta Begoñako zeramika erakusketea ikusgai

Bizkaie! 2017-05-05 09:58   Kulturea

Maiatzaren 4tik 30era egongo da. Ohiko bisita gidatuak be antolatuko dira.

Erakusketako pieza bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten formatu barri bat dakarre Punta Begoñako ohiko bisita gidatuek: Erakusketak. Proiektua ezagutarazoteko beste pausu bat emon nahi da ekimen honegaz.

Galerietako elementu aitagarrienetako bat dalako aukeratu dabe zeramikea lehenengo erakusketa honetarako. Bere jatorria, piezak zelan dagozan osotuta edo zein koloretakoak diran azalduko dabe bertan. Horretarako, galerien apaingarrien parte diran zeramikazko elementuak deskribidu eta zelan sortu zituen erakutsiko deutsie bertara hurreratzen diranei. Horrezaz gan, zeramikak ikertzeko erabili diran teknikak eta elementu bakotxaren datuak be ezagutzera emongo ditue.

Formatu barri honegaz, Euskal Herriko Unibersidadeak aurrera eroandako ikerketen barri emongo da bisita gidatuetan, hilero aldatuko diran elementu dinamiko eta dibulgazinozkoen bitartez. Horrela, modu bisual eta erakargarriago baten islatu ahal izango dira azterlanon emoitzak.

Bisita gidatuetan parte hartzeko, izena emon behar da aurretik Getxoko Udalaren webgunean edo bertako Turismo Bulegoaren telefono zenbakira deituta: 94 491 08 00. Bisitak 50 minutukoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu