Hendaiako Nekatoenea baserrian egonaldia egiteko izena emon leikie idazleek

Bizkaie! 2017-05-03 09:52   Kulturea

Zazpigarren edizino honetan, hautagaitzea aurkezteko epea maiatzaren 29ra arte egongo da edegita.

Nekatoenea baserria | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) gazte literatur egonaldia antolatu dabe beste urte batez, Hendaian, Nekatoenea artisten egoitzan. Beka hau eskuratzen dauen sortzaileak urria eta zemendia bitartean bere sormena tailer-apartamenduan garatzeko aukerea izango dau. Horrezaz gan, 1.000 euroko diru laguntzinoa be jasoko dau.

Hautagaiek egitasmoa, CVa eta erreferentzia literarioak maiatzaren 29a baino lehen bialdu behar ditue hiru erakunde horreetakoren batera edota euren posta elektronikoetara. Antolatzaileek artistearen esku itxiko dabe produkzinoaren eta gaiaren inguruko erabagia, beti be euskerazkoa izanda.

Hautaketea epaimahai baten bidez egingo da, hautagaitza txostenak aztertu ondoren. Partaide egitura bakotxak ordezkari bat izentauko dau epaimahaian parte hartzeko. Oinarriak hemen.

Egitasmoak zati bi ditu: batetik, hilebete batez, gazte literatura sorkuntzea landuko da Hendaiako Nekatoenea etxean. Bertan, artista bakotxak lan egiteko gaien aukeraketea egingo dau. Bestetik, hamabi urtetik gorako ikasle gazteakaz jarduera bat antolatu beharko dau idazleak 2017-2018 ikasturte bitartean. Holan, hamabi orduz alkartu beharko da ikasle talde horregaz, bere idazlanari buruz proponidu nahi dauen tailerra lantzeko eta ikasleen artean literaturzaletasuna sustatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu