'Poesia eta pentsamendua' jardunaldien X. edizinoa egingo da Durangon

Bizkaie! 2017-05-02 12:10   Kulturea

Urtero legez, bina berbaldi eta errezitaldi antolatu ditue Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Aurtengo jardunaldien kartela | Ikusi handiago | Argazki originala

Ramon Andres poeta eta saiakeragile iruindarrak emongo deutso hasikerea Durangoko Poesia eta pentsamendua jardunaldien hamargarren edizinoari. Nafarroako idazleak El poema y sus utopías izeneko berbaldia eskainiko dau eguaztenean, arrastiko 19:00etan. Horren ostean, Leire Bilbao eta Garazi Ugalde poeten errezitaldiaren txandea izango da.

Egueneko saioa Elena Medel poetearen berbaldiagaz hasiko da, hau be arrastiko 19:00etan. Idazle kordobarrak He aquí un prado. Lenguaje y feminismo en las poetas del siglo XX izenburuko saioa eskainiko dau. Ostean, Angel Errok eta Irati Goikoetxeak amaierea emongo deutsie aurtengo jardunaldiei, poesia errezitaldi bategaz.

Hamargarren ekitaldira heldu dira jardunaldiok eta, beraz, antolatzaileek uste dabe ondo finkatutako hitzordua dala, erreferentea Euskal Herriko olerkigintzan. Euskerazko zein gaztelaniazko idazleak protagonista dirala, poesiarako eta gogoetarako espazioa eskaintzea da helburua.

Jardunaldietako saioak Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira. Bagilean be hitzaldiak eta errezitaldiak antolatuko ditue, Donostian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu