XII. Balendin Enbeita lehiaketea martxan da

Bizkaie! 2017-04-27 09:41   Bertsolaritzea

Beste urte batez, Algortako Bertsolari Eskoleak bertso-jartzaileei aukera emongo deutsie bertsoak idatzi eta lehiaketan parte hartzeko.

ALBEk bertso jarriei keinua egin nahi izan deutse beste behin be eta bertsolari muxikar handiaren izena erabiliz, Balendin Enbeita bertsopapel lehiaketea abian jarri dau. Honakoa 12. edizinoa izango da eta urtetik urtera parte-hartze handiagoa izanik, Euskal Herri mailako erreferentzia izatera heldu da.

Ekimenaren bitartez, edonongo gai-jartzaileek aukerea izango dabe euren bertsoak idazteko eta lehiaketan aurkezteko. Bertsoen gaia, neurria eta doinua librea dira eta parte-hartzaileen edadearen arabera, atal bi bereizi ditue: Helduak 18 urte edo gehiagokoak eta Gazteak 17 urtera artekoak. Lehenengo kategoriakoek gitxienez zortzina bertso egin behar izango ditue, eta gehienez hamabina, bigarrenekoek barriz, seina bertso eta gehienez hamarna. Ganera, parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leikez.

Lanak jasoteko azkeneko eguna irailaren 30a izango da eta aurretik beste inon sarituak edo argitaratu bako bertsoak izan beharko dira.

Sari nagusia helduen kategorian 1.000 eurokoa izango da eta gazteenean 300ekoa. Bertso jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso; halandaze, lortzen dauen saririk handiena emongo jako.

Parte hartu nahi dauenak posta arruntez zein posta elektronikoz bialdu leikez bertsoak. Lehiaketeari buruzko informazino gehiago www.albe.eus webgunean dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu