Etsaiakeroak Kuban

Bizkaie! 2017-04-24 10:55   Musikea

Kubak ez dau deskantsurik hartuko Eroakaz, ezta EtsaiakEroak Kubagaz be.

EtsaiakEroak taldeak (Lekeitio, 2016) lehenengo diskoa 2016ko abenduan argitaratu eban, Naufragoak izenburukoa, eta lehen birea antolatzeko Kubara joatea erabagi dabe. Auo kantariak bere aurreko bi taldeakaz (Etsaiak eta Pin Pan Pun Band) hainbat kontzertu emon ditu Kuban, eta ohitureari jarraituz, lehenengo aukeran astebeteko birea atondu dau Kuban, maiatzean.

Hard corea, punka eta metal azkarraren arrastoa itxiko dabe Kuban eta jenteak pogo zoroa jantzan egingo dau. Kubak ez dau deskantsurik hartuko Eroakaz, ezta EtsaiakEroak Kubagaz be.


Kubako kontzertuak


- Maiatzaren 2an, La Habanako La Madriguera aretoan (Vedado) + Zeus.

- Maiatzaren 4an eta 5ean, Holguin Rockmerias XXIV. Nazinoarteko Jaialdian (EtsaiakEroak, Jeremy Harry, Stone Circle –Australia-, Mephisto, Tendencia -Pinar del Rio-, Zeus & Orquesta Sinfónica de Hoguin + 40 talde gehiago).

- Maiatzaren 6an, EtsaiakEroak (Anfiteatro Parque Almendares) Kubako Telebistarako zuzenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu