'Últimos días en La Habana'

Karolina Almagia 2017-04-12 11:05   Zinema kritikak

Zuzendariaren asmoa Kubaren hondamena erakustea da eta horretarako gizon biren erretratua aukeratu dau.

- Zuzendaria: Fernando Pérez.

- Gidoia: Fernando Pérez, Abel Rodríguez.

- Aktoreak: Jorge Martínez, Patricio Wood, Gabriela Ramos, Cristian Jesús, Coralita Veloz, Ana Gloria Buduen, Yailene Sierra, Carmen Solar.

- Produktoreak: Besa Films / Instituto Cubano del Arte e Industrias Cinematográficos (ICAIC) / Wanda Visión S.A

- Iraupena: 92 min.

- Herrialdea: Kuba. 

- Generoa: Dramea. 

- Balorazinoa: 2/5

Suite Habana filmau eta hamalau urte geroago, Últimos días en La Habana ekarri deusku Fernando Pérez errealizadore kubatarrak. Bere asmoa Kubaren hondamena erakustea da eta horretarako gizon biren erretratua aukeratu dau: Bata hilzorian dago, ohean, ihesak jota. Bestea, Estadu Batuetara joatea ames egiten dauen gizon tristea da. Kontrako nortasuna daukie: gaixorik dagoan gizona sutsua da, berbatia eta bizitzearen plazerrak dastatzea gustuko dau; jagoten dauen laguna, barriz, isila da, apala, zarratua eta bakartia. Hau guztia uri pobre, etsi, ustel eta ilun baten jazoten da.

Horrenbeste ahalegindu da zuzendaria Kubaren miseriak azaleratzen, ze pasau egin da eta sinisgarritasuna galdu dau. Ezin dozu atera hilzorian dagoan gizon bat -ez dau jaten, ezin da ohetik altzau, nekez hartzen dau arnasea- horren suhar berba egiten dau, sutsu, grinatsu.

Beste alde batetik, iluntasunez iluntasun, ñabardura guztiak galtzen dira erretratu honetan. Epilogoan, neska gaztearen monologoagaz, argi apur bat sartzeko ahalegina egiten dau Fernando Pérezek, baina ez dau funtzionetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu