Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenak martxan ipiniko ditu Aste Santuko jaiegun guztietan

Bizkaie! 2017-04-12 08:37   Kulturea

Eguen Santuan, apirilaren 13an, hasita, egunero zerbitzu bi egongo dira, Pazko Astelehenera arte. Azpeitian dago Burdinbidearen Euskal Museoa.

Argazkia: Burdinbidearen Euskal Museoa | Ikusi handiago | Argazki originala

Opor egunak datozala aprobetxauta, lurrunezko trenak abian ipiniko ditu Burdinbidearen Museoak. Apirilaren 13tik 17ra, egunero zerbitzu bi egongo dira: 12:00etan eta 17:30ean. Azpeitiko instalazinoetatik urtenda, antxinako trenbidetik osterea egin ahal izango dabe bisitariek, barriztautako lurrunezko makinadun trenean.

Era berean, Euskotrenek azaldu dauenez, museoaren ordutegia zabaldu egingo da Aste Santuko jaiegunetan. Goizean, 10:30etik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 19:30era bisitau ahal izango da museoa. Normalean astelehenetan zarratuta egoten da, baina Pazko Astelehenean zablik egongo da. Trenaren eta euskal burdinbide zaharren inguruko informazinoa eta objektuen bildumea ditu museoak.

Aste Santuaren ostean be lurrunezko trenean ibilteko aukerea emongo dau Burdinbidearen Euskal Museoak. Izan be, zemendiaren 1era arte, asteburuetan martxan izango dira antxinako ibilgailuok. Zapatuetan eta domeketan emongo dabe zerbitzua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu