Wow! lemapean dator aurten bagilaren 18ko Araba Euskaraz 2017

Bizkaie! 2017-04-12 08:45   Euskerea berbagai

Bart aurkeztu ditue aurtengo abestia eta bideoklipa Bastidan bertan.

Orlando Arreitunandiaren berbak eta Iñaki Ortiz de Villalba eta Zuriñe Hidalgoren ahotsakaz, Iñigo Arrieta trompetisteagaz, Pablo Ramos saxo tenorragaz, Fernando Arrieta tronboiagaz eta Koldo Uriarteren gitarra, tekladu, ahots, programazino, nahasketa eta produkzinoagaz bikain geratu da kantua. Masterizazinoa, barriz, Angel Katarainen ardurea izan da.

Bideokliparen zuzendaritza eta errealizazioa Irudikatek egin dau; grabazinoa, barriz, Ander Salsamendik eta Mikel Ezkerrok.

2017ko zezeila eta martia artean audioak grabau zituen Usurbilgo Higain estudioetan (Haritz Harreguy), Gasteizko Ura estudioan eta Gasteizko Taldegune musika eskolan (Koldo Uriarte).

Eskerrik asko bideoklipa egiten lagundu deuskun Bastida herriari eta Bastida ikastolako familia zabalari.


Araba Euskaraz 2017, Wow! lemapean, bagilaren 18an, Bastidan

Lemeagaz adierazo nahi dogu, horrenbeste Araba Euskaraz jarraian egin ostean, oraingoan be gogo handiz beste edizino bat atontzen jarraitzen dogula. Buru belarri, jarraitzen dogula aurreko lemeak esaten eban moduan euskerea gure eskualdean barruratzen eta zabaltzen, hezkuntza proiektu barriak garatzen. Ikastolea aurrera eroaten, zailtasun ekonomikoak eta estrukturalak gaindituz, jarraitzen dogula gure gurasoek itxitako aztarnak elikatzen, ikastolako komunidadea suspertzen, guraso alkartea, familiak, ikasleak, ikasle ohiak, langileakaz alkarlanean, danon lana baita ikastoleak aurrera egiteko.

Administrazino zein instituzinoakaz alkarlanean, baina batez be eta garrantzitsuena ikasle arduratsu, konpetentzietan hezitua, ingurumenagaz konprometituak, bere bizi proiektua askatasunez aukeratzeko eta nork bere burua, bere kideak eta bere ingurumen naturala jagoteko kapaz dan personak nahi doguz eta mundu teknifikatu eta funtzional baterako trebatuz, bertan eragingarria izateko kapaz izan daiten.

Hau guztia espazioagaz lotu nahi dogu, espazioak marketan dauen elipsea hasi eta amaiezina da, beraz guk hori markau nahi dogu. Mobimentua etenik bakoa da orain arte izan doguna eta behar doguna izan hemendik aurrera. Espazioa biraka dabil eta ez da sekula geratzen, gure filosofia bezela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu