Nafarroako Bertsozale Alkartea, 2017ko Vianako Printzea sarirako hautagai

Bizkaie! 2017-04-11 10:59   Bertsolaritzea

Nafarroako Gobernuak kultura arloan emoten dauen saririk garrantzitusuena da Vianako Printzea saria; zortzi hautagaien artean egongo da sariduna.

Zortzi hautagaitza aurkeztu ditue 2017ko Vianako Printzea sarirako eta horreen artean Nafarroako Bertsozale Alkartearena dago. Nafarroako Gobernuak kultura arloan emoten dauen saririk garrantzitsuena da eta oinarrien arabera sari honen helburua da kulturearen arloko persona edo erakunde garrantzitsuen ibilbidea aintzatestea. Sariak aintzat hartzen ditu arte plastiko, musika, literatura eta abarreko sorkuntza-ekintzak eta zientzia, teknika eta ikerketa arloetako lanak.

Nafarroako Kultura Kontseiluak proponidu dau Nafarroako Bertsozale Alkartearen hautagaitzea; horregaz batera beste zazpi hautagaitza aurkeztu ditue aurtengo edizinorako: Iruñeko ganbera abesbatza, Enrike Zelaia, Berri Txarrak, Justo Lacunza, Jose Lainez eta Concha Martinez, Pello Salaburu eta Marysa Navarro. Hautagai horreen artean sariduna nor dan erabagiko dabe Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek eta apirilaren erdialdean emongo dabe erabagiaren barri. Sari-emotea, barriz, maiatzaren 27an egingo dabe Erriberriko erret-jauregian.

Nafarroako Gobernuak 1990. urtean sortu eban Vianako Printzea saria eta Rafael Moneo, Julio Caro Baroja, Pablo Antoñana, Pedro Migel Etxenike, Montxo Armendariz, Miguel Sanchez-Ostiz, Maria Bayo edota Pedro Iturralde dira aurreko edizinoetan sari hau jaso dabenetako batzuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa