The Riff Truckers eta Let's Jo! programearen bitartez hautatutako Bonzo eta Lehen Taldea Bilborock aretoan gaur

Bizkaie! 2017-03-31 10:03   Musikea

Bilboko Udalak musika talde barriei laguntzeko abiarazotako Let´s Jo! programan parte hartzen daben taldeetako kideak 15etik 35 urtera bitartekoak dira.

Programa honek aukerea emoten deutse bertoko eszenaren erreferentea dan aretoan euren lanak ezagutarazoteko.The Riff Truckers taldeak lehenengo saria irabazi eban 2010eko Bilbo Uria Pop Rock lehiaketako Pop Rock kategorian eta kaleratu barri daben diskoa aurkeztuko dabe gaur, martiaren 31n (barikua), 22:00etatik aurrera. Aurretik, Bonzo eta Lehen Taldea musika taldeen txandea izango da, Bilboko Udalak egindako deialdi edegian hautatuak.

#BilbaoGazteNight gazteentzako gaueko aisialdi eskaintzearen barruan dagoan kontzertu honetako sarrerea dobakoa izango da eta zuzeneko musikaz gozau eta musika-talde gazteen barri izan gura dabenentzako dira kontzertuok; halan da be, lekuak mugatuta dagoz.

Bilborock agertoki ezin hobea da bilbotar gazteen banda barriek euren lanak ezagutarazoteko, euren musikea zuzenean eskainita, horretarako Bilboko Udalak antolatutako Let´s Jo! ekimenaren bidez. Banda horreetako kideak 15etik 35 urtera bitartekoak dira.

Udalak musikearen munduan hasi barriak diran gazteei, ekimen honen bidez, bertako erreferentea dan eta joan dan urtarrilean talde barrien maratoiaren plazea izan zan Bilborock aretoan musikea eskainiz jentaurrean esperientzia hartzeko aukerea eskaintzea da asmoa.

Bilboko lau banda gazte hautatu ditue deialdi edegian, Bilborock aretoan martian eta maiatzean izango diran kontzertu bietan joteko, erreferentziako taldeen aurretik.


Kontzertuak martian eta maiatzean

Lehenengo kontzertua gaur, martiaren 31n izango da, The Riff Truckers izanik bertan joko dauen talde nagusia, 2010ean, Bilbao Uria Pop-Rock lehiaketea irabazi ebana Pop Rock kategorian. Talde honek rocka, countrya eta bluesa buztartzen ditu. Euskadin eta estaduko beste lurralde batzuetan 50etik gora kontzertu emon ondoren, 2009an grabau eban lehenengo CDa, On route izenekoa, kritika onak jasoz publikoaren eta prentsearen aldetik. Horrezaz gan, erreferentziako jaialdietan joteko aukerea izan eben, besteak beste, Bilbao BBK Live-n. 2013an plazaratu eben bigarren lana, Healing the soul eta orain beste grabazino bat aurkeztuko dabe.

Talde nagusiaren aurretik, Bonzo eta Lehen Taldea musika taldeen txandea izango da. Bonzo taldeak rocka dau musikearen ardatz; halan da be, pop, blues, jazz eta funk musiken zertzeladak ditue. Beste alde batetik, Lehen Taldea hard rock estiloko bat-batekotasunean oinarritzen da.

Kontzertuetako sarrerea dobakoa izango da eta zuzeneko musikaz gozau eta musika-talde gazteen barri jakin nahi dabenentzako dira kontzertuok. Halan da be, lekuak mugatuta dagoz.

Bigarren kontzertua, barriz, maiatzaren 12an (barikua), Bizkaiko heavy/power metaleko VHÄLDEMAR taldea izango da protagonista. Talde honen lehenengo diskoa Europa, Japonia, Errusia, Ipar Amerika eta Hego Amerikara zabaldutako Fight to the End (2002) izan zan. Heavy Metaleko nazinoarteko bandarik onena izentau eben Brasilen. Lan hori Metal musikearen alorreko zenbait aldizkarik urteko debuteko disko moduan sailkatu eben. Aurrerago I Made My Own Hell (2003), Metal of the World (2010) eta Shadows of Combat (2013) plazaratu zituen. Ospe handiko jaialdi batzuetan jo dabe, berbarako, BBK Live (2007) edo Leyendas Del Rock (2012) jaialdietan.

#BilbaoGazteNight gazteentzako gaueko aisialdi eskaintzearen barruan dagozan kontzertu biak 22:00etan hasiko dira.


Bilbao Gazte

Udal gobernuaren konpromiso estrategikoa da, Bilboko gazteen pentsamenduak, beharrizanak eta itxaropenak zeintzuk diran jakiteko. Gero, horreek udal politikan sartzea da helburua, gazteei bizitza publikoan parte hartzeko bideak emonez.

Horretarako, Bilboko Udalak komunikazinorako tresna barriak atondu ditu: profilak sortu ditu sare sozialetan (Facebook, Twitter, Google + eta Youtube) eta webgune bat egin dau, gazteei eragiten deutsen politika zehatzen ganeko informazinoa emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu