Nafarroako euskalkien bilatzaile lexikoa garatu dau UZEIk

Bizkaie! 2017-03-29 08:16   Euskerea berbagai

Nafarroako euskalkien inguruko hiru hiztegitan oinarrituta dago tresna barria. Euskarabidea, Euskerearen Nafar Institutuaren eskariz sortu dau bilatzailea UZEIk, eta sarean jarri, hemen.

Nafarroa Garaian berba egiten diran euskalkiak, koloreka (iturria: Euskarabidea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Nafarroako hiru eskualdetan berba egiten dan euskerea batzen dabe UZEIk aztertutako hiru hiztegiek. Bertako berba guztiak modu bateratuan kontsultau leitekez orain interneten, tresna barriari esker. Informazinoa formatu digitalera pasau dau UZEIk eta bilaketarako forma estandarra ezarri deutso.

Honeek dira bilatzaile lexiko barrian sartuta dagozan hiru hiztegiak: Baztango mintzoa (Pello Salaburu eta Maite Lakar), Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia (Orreaga Ibarra) eta Lizarraga Ergoieneko Euskara (Javi Navarro, Jose Navarro eta Mari Lurdes Andueza).

Hortaz, Nafarroako hiru lekutako euskerazko berbak batzen dau bilatzaile lexikoak. Eskualde bakotxak bere ezaugarriak ditu, alkarren artean oso desbardinak dira, kokapenari, euskalkiari zein euskerearen beraren osasunari jagokenez. Hartara, Nafarroako hizkeren ainztasunaren zati bat, behinik behin, ondo agertzen da.

Oraingoz, hiru hiztegi horreetan agiri diran euskerazko berbak oinarri hartuta egin leiteke bilaketea. Hortik abiatuta, hiztegi bakotxak dakarren informazinoa on-line ikusi leiteke, edo hiru hiztegietako datuak alderatu.

Nafarroako eskualde, ibar eta herrietan berba egiten diran, edo egiten ziran, euskalkien inguruko hiztegi ugari dagoz, UZEIk batutako hiru horreez gan. Ikusteko dago Euskarabideak, Euskerearen Nafar Institutuak, argitalpen horreek be bilatzailera gehitzeko pausua egiten dauen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu