Erdi Aroko persona-izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2017-03-27 10:05   Euskerea berbagai

211 izen agiri dira onartu barri dan 181. arau horretan. Euskaltzaindiak moltso bitan banatu ditu: Lurralde kristauetako izenak eta beste kultura batzuetakoak.

Mahai Biribileko zaldunak, 1470eko irudi baten (Frantziako Biblioteka Nazionala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskera batuan idatzitako testuetan erabili beharreko formak arautzen segitzen dau Euskaltzaindiak eta, oraingoan, 181. araua plazaratu dau, hau da, Erdi Aroko edo sasoi horregaz lotutako persona-izenen zerrendea. Akademiak ohar baten azaldu dauenez, 211 izen arautu dira eta, beraz, euskera batuan persona horreen izena idazteko orduan, zerrenda horretako formak erabili behar dira.

Zati bitan banatu dabe zerrendea. Batetik, tradizino kristauak gidatutako lurraldeetako personak dagoz, gehienak Europakoak. Besteak beste, Gilen Ockhamgoa, Bocaccio, Joan Beldurgabea, Marco Polo eta Urraka dagoz arautuen artean.

Zerrendearen beste partea, kristautasunetik kanpoko herrietako personei eskainitakoa da. Batez be, tradizino musulmana, judua eta turko-mongoliarra kontuan hartu dira. Hor dagoz, esaterako, Al-Khwarizmi, Almanzor/Al-Mansur, Avizena/Ibn Sina, Mahoma/Mahomet/Muhammad, Yehuda Halevi eta Gengis Khan.

Benetako personez gan, zerrenda horretan sartu dira fikzinozko kontakizun adierazgarri batzuetako pertsonaien izenak, Erdi Aroagaz loturea daukielako. Esate baterako, Mila gau eta bat gehiago obrako pertsonaia ezagun batzuk: Aladin, Xeherezade... Baita literatura arturikoan agiri diranak be: Lantzelot Aintzirakoa, Ginebra, Pertzeval/Presebal, Mahai Biribileko zaldunak eta abar.

Araua biribiltzeko, pertsona izena barik jainko izena dan arren, Ala/Allah arautu dau Euskaltzaindiak, maiztasun handiko izena dalako.

181. araua, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu