Herritarrek belaunaldien arteko balio anitzeko gunea proponidu dabe

Bizkaie! 2017-03-24 08:25   Kulturea

Auzoaren identidadea irudikatzea eta ezagutzea konpartidutea ahalbidetuko dauena.

Komunikazino eta Herritarren Partaidetzarako zinegotzia dan Amaia Agirrek ezagutzera emon ditu #BentaraNoa izeneko herritarren partaidetzako prozesuaren lehenengo fasearen ondorioak, Benta eraikina barriro edegiteko zuzendutako fasea, hain zuzen be. Entzutekoa izan dan faseak lau hilebete iraun ditu, 95 personak hartu dabe parte eta 200 proposamen baino gehiago jaso dira.

Amaia Agirrek aitatu dauenez, urtarrilaren 21ean egin zan azken saioaren ondoren, proposamen horreek guztiak hainbat kontzepturen arabera banatu dira Benta eraikina balio anitzeko gune barruratzailea eta belaunaldien artekoa sortzeko, malgutasuna eskainiko dauena bertan esperientziak konpartidu ahal izateko. Prozesuan parte hartu daben lagunek ondokoa eskatu dabe: Guneak auzoaren identidade balioak erakutsi behar ditu, batez be euskerea eta lehen sektoreagazko hartu-emonak. Era berean, personak batzeko erakargarria izateko, igarobide arrunta ez izatea eskatu dabe: Tabernako barreari eutsi eta jarduerak eskaini beharko leukez, beti ikuspuntu soziala oinarri hartuta.

Orain, gogorarazo dau Amaia Agirrek, proposamenen bideragarritasuna ikuspuntu tekniko batek aztertu eta eraikinaren egokitzapena jagokon aurrekontu gastu-partida onartzeak baldintzatuko dau.

Ondorioen egikaritze-txostena proiektuaren webgunean ikusi daiteke.


Bigarren fasea abian da

Lehenengo fasea amaitu ondoren, Udalak lanean jarraitzen dau proiektua errealidade bihur daiten; Laster, herritarren inplikazinoa eskatuko dogu barriro baliabide barria zehazteko, azaldu dau Amaia Agirrek. Bigarren fase honetan diseinauko da gunea kudeatzeko inplikautako agenteek Udalagazko eta herritarrakazko hartu-emon eredua.

#BentaraNoa ekimena Getxoko Udalaren Gobernu Edegiaren jardueran kokatuta dago eta horren helburu nagusia da erakundea herritarrakana hurreratea eta herritarren eta Udalaren arteko alkarlana sustatzea, bizi-kalidadea eta gure udalerriaren kudeaketea hobetzeko adierazo dau zinegotziak.

Topagune eta dinamika guztiek aztarna zabala eta gardena ixten jarraituko dabe www.getxo.eus webgunean eta Facebook, Twitter (#BentaraNoa traola) sare sozialetan.


BentaraNoa

#BentaraNoa prozesu parte-hartzailea Getxoko Udaleko Komunikazinoak, Herritarren Partaidetzeak eta Gardentasun Arloak sustatzen dabe. Horren bitartez, proposamenak entzun eta alderatuko dira Getxoko Andra Mari auzoan dagoan eta honezkero erabilten ez dea Benta espazioa barriro be erabilteko.

#Bentaranoa proiektuaren bitartez, Udalak Getxoko herritarrak konbidau zituen –udalerriko auzokideak, lekuaren historiagaz lotuta egozan personak, alkarteak, agente sozialak eta enpresakoak, besteak beste- euren jakituria konpartidu eien galdera egokiak eginez, eta espazio desbardinetan egingo diran (aurrez aurrekoak eta digitalak) topaketa eta alkarrizketetan parte hartuz: Herritarrei eskatu deutsegu parte hartu, entzun eta proposamena ulertzea eta euren ideak kontau deiezan. Eta, benetan, azpimarratzekoa da izandako parte-hartzea nabarmendu dau Amaia Agirrek.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu