Zabalik dago Kimuak 2017 egitasmoan izena emoteko epea

Bizkaie! 2017-03-01 10:54   Zinemea

2017ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da zabalik.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.

Dei honetan hautatuak subertetan diran film laburrak, Kimuak deiturapean jasoko dira eta nazinoarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bialduko dira.

Aukeraketan parte hartu nahi daben zuzendari edo produktoreek, 30 minututik beherako iraupena daben lanak bialdu beharko ditue. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betibe 2016ko bagilaren 1etik aurrera egin badira.

Bestalde, beharrezkoa izango da zuzendariak edota produktore nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egoitzea izatea. Hautagaitzea zuzendariak aurkezten badau, gitxienik deialdia argitara emon baino urtebete lehenagotik EAEn erroldauta dagoala egiaztatu beharko dau, edo bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi izan dala. Film laburra produktore edo produkzinoetxe batek aurkezten badau, ostera, EAEn izan beharko dau egoitzea, eta lana bi enpresa edo gehiagoren arteko koprodukzioa bada, EAEko produktoreak gehiengoa dauen bazkidea izan beharko dau.

Ez dira onartuko komertzialki estreinautako film laburrak, eta telebistaz, internetez edota beste edozein
plataforma publikoren bitartez zabalduak izan diran lanen onarpena ebaluauko da. Era berean, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com web gunean dagoz eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu