'Josi ta josi' lemapean dator bagilaren 4ko Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaia

Bizkaie! 2017-02-22 09:42   Kulturea

Gasteizko ikasleen gehiengoa ikastetxe publikoetan dago (40 ikastetxe, 19.000 ikasletik gora).

Lurdes Imaz, EHIGEko koordinatzaileak, Lurdes Errasti, Arabako Denon Eskola federazinoko presidenteak eta Unai Diaz de Mendibil, Aldaialde eskolako aitak, aurkeztu dabe bagilaren 4an Gasteizen ospatuko dan Euskal Eskola Publikoaren Jaia.

Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemearen oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dala jai giroan aldarrikatzea da 1994tik guraso alkarteok antolatzen dogun Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren helburu nagusia. Helburu nagusi horrezaz gan, eskola publikoak dauen zeregina azpimarratu nahi dogu aurten kohesino eta integrazino handiagoko gizartea lortzeko. Publikotasunetik baino ezin daiteke lortu hezkuntza sistema inklusibo eta ekitatiboa. Zabalganako eskola publikoak horren adibide ona dira, aniztasuna aprobetxauta eskola euskaldun, publiko, inklusibo eta anitza lortu dabelako.

Josi ta josi da Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaiaren leloa. Lelo honen bidez ondokoa transmitidu nahi izan dabe: aniztasunak eskaintzen dauen aberastasunetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoak alkarbizitzan oinarritutako kohesino handiagoko gizartea eregiten dauela, eta errespetuaren eta tolerantziaren baloreetan hezten dituala etorkizuneko belaunaldiak.

Irudiak idea hau erakusten dau, kolore desbardinetako piezak gainjarriz, oinarrizko irudi horreen aberastasuna eta aniztasuna gogoan hartzen daben pieza barriak sortuz. Ibon Saenz de Olazagoitia diseinatzaile gasteiztarrak sortu dau irudia.

Gasteizko ikasleen gehiengoa ikastetxe publikoetan dago (40 ikastetxe, 19.000 ikasletik gora). Horreetatik lau Zabalgana auzoan dagoz eta 1390 ikasle ditue danetara: Mariturri, Zabalgana eta Aldaialde lehen hezkuntzako ikastetxeak eta Zabalgana institutoa.


EHIGE

EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Alkartea da. 500 guraso alkarteren ordezkaria da, Euskal Eskola Publikoaren barruan ordezkaritza handiena dauen alkartea. Ondoko federazino honeek osotzen dabe EHIGE: DENON ESKOLA (Arabako guraso alkarteen federazinoa); BAIKARA (Gipuzkoako guraso alkarteen federazinoa); BIGE (Bizkaiko guraso alkarteen federazinoa); ESKOLA TXIKIAK (Gipuzkoako eskola txikien federazinoa); eta IKAS-BI (Iparraldeko eskola publiko elebidunetako gurasoen alkartea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu