'La La Land'

Karolina Almagia 2017-02-22 09:39   Zinema kritikak

Ez dago musikaz eta jantzaz bakarrik eginda pelikula hau. Nahiko ondo funtzionetan dauen amodiozko istorioa dau barruan.

-Zuzendaria eta gidoilaria:  Damien Chazelle.

-Aktoreak: Emma Stone, Ryan Gosling, John Legend, Rosemarie DeWitt, J.K. Simmons, Finn Wittrock, Sonoya Mizuno, Jessica Rothe.

-Produktoreak: Summit Entertainment / Gilbert Films / Impostor Pictures / Marc Platt Productions.

-Herrialdea: Estadu Batuak.

-Iraupena: 127 min.

-Generoa: musikala.

-Balorazinoa: 4/5

Amerikako musikalen generoari omenaldia egiten deutso La La Land-ek. Plano-sekuentzia luzean filmauta dagoan saio musikal-koreografiko bategaz abiatzen da: auto-pilaketa erraldoi baten, etsita dagozan gidariek kotxetik urteten dabe eta jantzan hasten dira. Musikeak dauen potere sendatzailearen seinale, beharbada.  

Eta ikusle musikazaleek gozauko dabe, duda barik. Baina ez dago musikaz eta jantzaz bakarrik eginda pelikula hau. Nahiko ondo funtzionetan dauen amodiozko istorioa dau barruan. Eta, batez be, Los Angeles uria eta Hollywoodeko mundua ameslarien begietatik ikusita islatzen dau, umorea erabiliz.

Ryan Gosling eta Emma Stone xarmangarriak Los Angelesen bizi diran lan bako artista bi dira. Bata, jazz piano-jolea da; bestea, aktorea. Alkarregaz maiteminduko dira eta elkarregandik urrundu beharko dira euren amesak lortzeko.

Hasiera eta amaiera onak izan arren, erdian ahuldu egiten da apur bat filma. Artazi lan apur bategaz, biribilagoa izango zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu