Sei euskal idazle, 111 Akademiaren sarirako hautagai

Bizkaie! 2017-02-20 10:58   Kulturea

Miren Gorrotxategi, Xabier Mendiguren, Jose Inazio Basterretxea, Kirmen Uribe, Pello Lizarralde eta Juan Luis Zabala dira 2016ko sarirako hautagaiak.

Miren Gorrotxategi da hautagaietako bat (argazkia: 111 Akademia/Uztarria) | Ikusi handiago | Argazki originala

Amaitu barri dan urtean euskerazko libururik onena nork idatzi dauen erabagi behar dabe 111 Akademiako kideek. Lehenengo botazino edegia amaituta, sei hautagai dagoz: Miren Gorrotxategi (33 ezkil), Xabier Mendiguren (Alsina), Jose Inazio Basterretxea (Begoñaren itzalpean), Kirmen Uribe (Elkarrekin esnatzeko ordua), Pello Lizarralde (Elur bustia) eta Juan Luis Zabala (Txistu eta biok).

Botoa emoteko bigarren txandea hasi da orain 111 Akademiako kideentzat, sei horreen artean aukeratu behar dabe. Martiaren 16ra arteko epea dago horretarako. Sei autoreetako batek botoen % 40 edo gehiago lortu ezkero, bera izentauko dabe irabazle, zuzenean. Bestela, boto gehien lortu daben biak pasauko litzatekez azken itzulira.

Lehenengo bozketan 81 akademiakidek emon dabe eretxia. 111 Akademiak dino, hurrengo txandetan boto-emole kopuruak gora egitea espero dauela, urtero holan izaten da eta.

Apirilaren amaiera aldean emongo dabe irabazlearen barri eta sari-banaketea maiatzean egingo da, Andoainen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu