Korrikaren unidade didaktikoa aurkeztu dabe
2017-02-15 13:38 Euskerea berbagaiAEK-k eta Ikastolen Alkarteak edade guztietako neska-mutilentzako materiala atondu dabe, Haur Hezkuntzatik Batxilergora.
Iruñean egin dabe Korrikaren unidade didaktikoen aurkezpena Ikastoletako eta AEK-ko ordezkariek. Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazinoko lehendakaria, Xan Aire unidade didaktikoaren egilea eta Asier Amondo Korrika 20-ko koordinatzailea egon dira Ezpeleta jauregiko ekitaldian.
Korrikaren 20. edizinoa hastear dagoan ezkero (martiaren 30etik apirilaren 9ra egingo da), ikasleei zuzendutako materiala aurkeztu dabe, aurreko urteetako Korriketan egin izan daben legez. Modu didaktiko eta atseginean, Korrikaren mezua eta horregaz lotutako baloreak lantzen dira unidadeotan.
Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoraino, 3 eta 18 urte bitarteko ikasleak kontuan hartu ditue materiala atontzeko orduan. Ziklo edo edade tarte bakotxerako unidade didaktiko bereziak preparau ditue. Auzolanean egindako lanari esker sortu ahal izan da material hau, Asier Amondok azpimarratu dauenez.
Xan Aire proiektuaren koordinatzaileak azaldu dauenez, bost edade tartetan banatu ditue ikasleak, eta tarte bakotxak unidade didaktiko bat dauka. Koloreztatzeko petoak, ipuinak, kantak, lekukoa, dokumentala... hainbat elementu dagoz unidadeotan. Ganera, aurtengo leloagaz lotuta (BatZuk), hainbat jarduera dagoz.
Korrikaren aurretik, herri askotan ospatzen da Korrika Txikia. Ikastolek ekimen horretan parte hartzen daben ezkero, Korrika Txikiaren gaia be lantzen da unidade didaktikoetan.
Korrikaren baloreak gizarteratzeko ez eze, irakasle eta ikasleei laguntzeko asmoz sortu ditue unidade didaktikoak. Korrikaren alde ikastetxeetan egiten dan lanagaitik esker ona adierazoteko modu bat da, Amondoren esanetan.
Materiala interesa daukan edonork deskargau eta erabili leike, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!