Guns N’ Roses taldearen kontzerturako sarreren zozketearen oinarriak onartu ditue

Bizkaie! 2017-02-10 09:02   Musikea

Notario aurrean egingo dan zozketea martiaren 21ean egingo da.

Zozketan parte hartzeko, izena emon beharko da www.bizkaia.eus webean zezeilaren 21etik martiaren 14ra bitartean argitaratuko dan web-formulario batean. Izena emoteko Bizkaian bizitea nahitaezkoa izango da eta posta elektronikoko helbidea izan behar dabe: parte-hartzaile bakotxari zenbaki bakarra emongo jako zozketarako. Zenbakiak programa informatiko batean sartuko dira; programa horrek zenbakien zerrenda bat sortuko dau, ausazko hurrenkera batean, sarrerak esleitzeko balio izango dauena. Ausazko zerrenda horretako lehen 61 zenbakiek jasoko dabe sarrerea.

Sarreren behin-behineko adjudikazinoa hurrenkera korrelatiboan egingo da, www.bizkaia.eus webean argitaratuko da, izena emoterakoan jarritako helbide elektronikoaren bidez jakinarazoko da, eta datuak telefonoz egiaztatuko dira. Saririk lortu ez daben zenbakiek ordezkoen zerrendea osotuko dabe, zozketan ezarritako hurrenkerearen arabera.

Bizkaiko Foru Aldundiak onartu egin ditu Guns N’ Roses taldeak maiatzaren 30ean San Mamesen eskainiko dauen kontzerturako 125 sarreren zozketearen oinarriak. Notario aurrean egingo da zozketea, martiaren 21ean, eta, bertan parte hartzeko, izena emon beharko da, zezeilaren 21eko 9:00etatik martiaren 14ko 14:00etara bitartean.

Aldundiaren webean jarriko da izena emoteko web-formularioa. Bertan, interesdunek izena, abizen bi, posta elektronikoko helbide bat, bizi diran udalerriaren posta-kodea eta NANaren edo AIZren zenbakia adierazo behar ditue.

Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi diran persona guztiek parte hartu leikie zozketan, baldin eta posta elektronikoko helbidea badabe eta ondo beteten badabe zozketan parte hartzeko web-formularioa. Formularioa bete eta notario aurrean egingo dan zozketa horretarako zenbaki bat jasoko dau interesdunak, eta persona fisiko bakotxak behin bakarrik emon leike izena, hau da, persona bakotxak zenbaki bakarra izan leike zozketan parte hartzeko.

Zozketea ordenagailuz egingo da, eta emoitzen barri online emongo dira www.bizkaia.eus web-orriaren bidez. Ordenagailuan, zozketako zenbakien zerrendea sartuko da, eta, zozketan zehar, zerrendea ausaz berrantolatuko dauen botoi bat sakatuko da, ausaz sortutako zerrendako lehen 61 zenbakiei sarrerak esleitzeko.

Sarrerak holan banatuko dira:

• Aukeratutako lehen zenbakitik haren osteko hogeita hamazazpigarren zenbakira artekoei pistako sarrera bi emongo jakez.
• Hogeita hamazortzigarrenak harmailetako hiru sarrera jasoko ditu.
• 39. eta 60. postuen artekoek harmailetako sarrera bi irabaziko ditue.
• Eta 61. postuko zenbakia dauenak, barriz, harmailetako hiru sarrera jasoko ditu.

Saririk lortu ez daben zenbakiek ordezkoen zerrendea osotuko dabe, zozketan ezarritako hurrenkerearen arabera. Zerrenda osoa Aldundiaren webean egongo da ikusgai.

Sarreren esleipena BFAren webean argitaratuko da eta izena emoterakoan jarritako helbide elektronikoaren bidez jakinarazoko da; datuak telefonoz egiaztatuko dira.

Sarrerak jasoteko eguna posta elektronikoko helbide horixe bera erabiliz jakinarazoko da, eta datuak egiaztatzeko, Aldundiaren egoitzara joan beharra egongo da (Kale Nagusia, 25, Bilbo), zozketan irabazle atera dan personearen jatorrizko NANagaz edo AIZgaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu