Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak maketa lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2017-02-08 08:06   Musikea

25 urtetik beherako musikarietzako lehiaketa honen lehenengo edizinoa da. Jasotako kanta onenakaz diskoa plazaratuko dau Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak.

Ohar baten bidez emon dau lehiaketearen barri Trikitixa Alkarteak. Parte hartu nahi dabenek, abesti batzuen maketea bialdu beharko dabe alkartera, bideoan grabauta. Bakarka, bikoteka zein taldeka parte hartu leiteke, baina grabazinoan danek jo beharko dabe zuzenean.

Edozein musika tresna erabili leiteke maketan. Hori bai, derrigorrezkoa da trikitixa edo panderoa tartean egotea. Abestiren baten berbarik egon ezkero, euskeraz izan beharko dabe.

Interesa daukienek maiatzaren 15era arteko tartea daukie euren piezen grabazinoak bialtzeko. Hil horren 31n emongo da aukeratuen barri. Trikitixa Alkarteak hamar talde nabarmenenak aukeratuko ditu eta euren abestiakaz CD formatuko diskoa argitaratuko dau. Onenak zeintzuk diran erabagiteko erespideak alkarteko zuzendaritzeak ipiniko ditu.

Beste alde batetik, aukeratutako hamar talde horreen artean onena zein dan be esango dau epaimahaiak. Talde horri bideoklipa grabetako aukerea emongo deutso Trikitixa Alkarteak, eta interneten ipiniko da.

Lehiaketa honetan musikariek zein ikasleek parte hartu leikee. Baldintza nagusia 25 urte edo gitxiago izatea da. Ganera, aurkeztutako kantak inon argitaratu bakoak izan beharko dabela zehaztu dau Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak.

Lehiaketearen oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu