Alemaniako, Indonesiako eta Bilboko artistak, zezeileko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2017-01-30 09:34   Musikea

Smash TV, Jonathan Kusuma eta DJV Sound arduratuko dira zezeilaren 17ko gauean Bilboko Guggenheim Museoko artelanak musikaz janzteaz.

Jonathan Kusuma indonesiarra | Ikusi handiago | Argazki originala

Hileroko hitzordua dan ezkero, musika elektronikoaren doinuez disfrutau eta erakusketetako obrak ikusteko aukerea emongo dau Art After Dark ekimenak zezeilaren 17ko gauean. Aurreko saioetan legez, atzerriko artista bi eta bertoko beste bat ibiliko dira musikea aukeratzen.

Lehenik eta behin, DJV Sound bilbotarraren txandea izango da, 22:00etan hasita. José Vicente López da artista honen benetako izena eta Bizkaian musika elektronikoaren aitzindarietako bat izan zan 1978eko hamarkadearen amaieran. 1998an NoDaTa taldea sortu eban, Javi Francogaz batera, musikea eta jarduera artistikoak bateratzeko. Gaur egun, DJV Sound musika sustatzailea eta DJa da.

DJV Sounden ostean, atzerriko gonbidatuen unea izango da Guggenheim Museoko atrioan. Batetik, Smash TV talde alemaniarra egongo da. Holger Zilske eta Kai Preussner dira talde horretako kideak. DJ, produktore eta interpretatzaileak dira eta mundu zabalean lortu dabe ospea.

Bestetik, Indonesiatik dator Jonathan Kusuma produktorea. Europan birea egiten dabil eta Bilbon izango dau geldialdietako bat, Art After Dark saioan. Disko musikea eta EBMko elementuak testuinguru barri eta ustebakoetan buztartzeagaitik egin da ezagun Jonathan Kusuma.

Zezeilaren 17ko Art After Dark saioa gaueko 01:00etan amaituko da. Bitarte horretan, parte-hartzaileek, hiru gonbidatuen musikea entzuten daben bitartean, museoko erakusketak ikusi ahal izango ditue. Esate baterako, zezeilaren 3an zabalduko dabe Espresionismo Abstraktua izenekoa, urteko erakusketa handienetako bat.

Art After Dark programearen barruan, hilero egiten dira topaketak Guggenheimeko atrioan, museoko erakusketak beste giro baten ikusteko. Musika elektronikoak girotuta, gauez zabaltzen ditue musoearen ateak. Jente kopuru mugatua onartzen dabe eta zezeilaren 17ko saiorako sarrerak salgai dagoz.

2017/02/17 22:00

Bilboko Guggenheim Museoan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu