Euskaltzaindiaren hiztegi barria ondo erabilteko saio bi antolatu ditue
2017-01-16 09:50 Euskerea berbagaiEIZIEk eta Euskaltzaindiak antolatu ditue saio praktiko biak. Bata Donostian izango da, urtarrilaren 24an. Bestea, Bilbon, hil horren 25ean.
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren edizino barrituak hainbat datu eta baliabide ditu erabiltzaileen eskura. Batez be, bersino digitalean sartu dau Akademiak bilaketa aurreratuak egiteko aukera zabala. Hiztegia ondo erabilteko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira antolatutako saio praktikoetan.
EIZIEk antolatu ditu, Euskaltzaindiagaz batera, horreek saio biak. Horregaitik, batez be alkarte horretako kideei zuzendutako eskaintzea da. Kontuan izan behar da, itzultzaileak, zuzentzaileak eta interpreteak batzen dituala EIZIEk eta euren jardunerako ezinbesteko tresnea dala Euskaltzaindiaren Hiztegia.
Urtarrilaren 24ko saioa Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean egingo da, Tolare baserrian. Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzea da hori. Bigarren saioa, hilaren 25ekoa, Bilbon Euskaltzaindiak daukan egoitza nagusian, Plaza Barrian, egingo da.
Kasu bietan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egingo dira saioak. Doban parte hartu ahal izango da, baina aurretik izena emon behar da, hilaren 18a baino lehen, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!