Mahler, Dvorak, Smetana eta Janacek protagonista, Bilboko Musika-Musica jaialdian

Bizkaie! 2017-01-13 13:42   Musikea

Martiaren 2tik 5era egingo da aurten Musica-Musika, Bilbao 700 Fundazinoak antolatuta. Bohemiako konpositore handiei eskainitako edizinoa izago da.

Aurreko urteetan legez, Euskalduna jauregia erdigune dala, musika klasikoagaz lotutako ekintza ugari dakarz Musika-Musica jaialdiak martian. Aurtengoa 16. edizinoa izango da. Bilbao 700 Fundazinoa da antolatzailea, Bilboko Udalaren laguntzinoagaz.

Gaur egun Txekiar Errepublikearen parte dan Bohemia eskualdera begira jarri dira aurten Musika-Musican. Konpositore handiak emon ditu eskualde horrek eta Euskalduna jauregiko kontzertuek euren doinuak ekarriko ditue Bilbora. Gustav Mahler, Antonin Dvorak, Bedrich Smetana eta Leos Janacek izango dira, hain zuzen, programazinoaren ardatza.

Lehenengo kontzertua martiaren 2an izango da, 20:00etan, Euskaldunako entzungelan. Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Alkartea eta Maria Jose Montiel eta Maria Espada sopranoak izango dira emonaldian, Yaron Traub zuzendariaren esanetara. Dana dala, egitarauaren barri zehatzagoa aurrerago emongo dabela dino Bilbao 700 Fundazinoak. Aurreratu dabenez, ohiko kontzertuez gan, Auzoz Auzo saila barriro izango da martxan 16. edizino honetan.

Aurtengo nobedade nagusietako bat, EHUko Arte Eder Fakultadeagaz hasitako alkarlana da. Horri esker, bertako ikasle dan Haizea Garciak egin dau aurtengo kartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu