Ero taldeak 'Garaiz gaude' diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2017-01-12 11:29   Musikea

Autoprodukzinoa da Ero talde bizkaitarraren bigarren diskoa. Itoizen Hegal egiten-en bersino bat dago lan honetako hamar abestien artean.

Ero taldeko kideak | Ikusi handiago | Argazki originala

Sasoi ilunak bizi doguzala uste dabe Eroko kideek, mehatxu asko daukaguzala inguruan. Baina, ganeratu dabenez, zoritxarreko uneetan inspirazinoa topetan dabe sortzaile askok eta badirudi hori dala Garaiz gaude diskoaren kasua be. Izan be, inguruan ikusten dituen gauza txarrei kantau deutsie: Abesti askotan sumina dagoala dinoe: Erritmo bizietan ezinegona nabari da, haserreak zorroztu ditu hainbat riff. Halandabe, diskoan amorrua baino gehiago dago, dana ez dagoala galduta dino Erok.

Hamar kantak osotutako bilduma hetereogeneoa da Garaiz gaude. Rockaren eremuan, askotariko kantak sortu ditue. Alkarren artean desbardinak diran elementuak batu doguz, ordenau eta helburu bat emon deutsie emoitzeari, azaldu dau Erok. Musika eta berba guztiak dira eurek idatzitakoak, bat izan ezik. Itoiz taldearen Hegal egiten kantearen bersino bat sartu dabe. Doinuetan talde askoren eragina nabaria da.

Autoprodukzinoa da Garaiz gaude eta Bilboko Beard estudioan grabau dabe, Borja Muro eta Javi Peña teknikarien laguntzinoagaz. Kolaboratzaile ugari izan ditue abestietan: Kuraiako Fer Apoa, Biokeko Ibon...

2007an sortu zan Ero, lehenengo lana 2012an plazaratu eban arren. Garaiz gaude euren bigarren diskoa da. Honeek dira kideak: Asier B. (baxua), Eneko M. (ahotsa), Julen B. (bateria), Julen G. (gitarrea) eta Ibai A. (gitarrea).

Behin diskoa argitaratuta, abesti barriak zuzenean aurkezteari ekingo deutso Erok. Urtarrilaren 13an Mungiako Mungirock aretoan joko dabe, Eraso taldeagaz batera. Hilaren 20an, ostera, Tolosako Bonberenean izango dira, Nekezen alboan.

Haizea vs. horma abestiaren bideoklipa, hemen.

Diskoaren azala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu