'Maitasunari pasioa', Su Ta Gar antzokietan zuzenean

Bizkaie! 2017-01-12 08:44   Musikea

Lehenengo hitzordua urtarrilaren 13an izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean. Sarrerak 15 euroan salgai.

Asteon Maitasunari pasioa disko barria zuzenean aurkezteko Antzokietan 2017 bira bereziari ekingo deutso Su Ta Gar talde beteranoak. Disko barria legez, kontzertu honeek bere, orain arte egindakoetatik goitik behera aldenduko dira eta segurutik, sekula gehiago ez dira errepetiduko.

Kontuak kontu, abestien aukeraketeak eta antzokien enkantu berezi horrek emozinoz beteriko emonaldietara eroango gaitue. Ondokoak dira lehenengo hitzorduak:

- Urtarrilaren 13an, zapatuan, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Sarrerak: 15 euroan salgai; aurresalmentea: Basteroko leihatilan, Kutxabankeko orotako kutxazainetan eta online ticket.kutxabank.es helbidean.

- Urtarrilaren 21ean, Arrasateko Amaia Antzokian.

- Urtarrilaren 27an, barikuan, Ermuko Ermua Antzokian.

- Zezeilaren 5ean, domekan, Bilboko Arriaga Antzokian.

- Zezeilaren 17an, barikuan, Iruñeko Gayarre Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu