Lekeitioko 28. Kaleka gero eta hurrago

Bizkaie! 2016-12-29 08:42   Kulturea

2017ko garagarrilaren bigarren astegoienean ospatuko dan 28. Kaleka, Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia parte hartzeko proposamenen aurkezpenerako epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Kaleka-ren deialdia espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasuneko sorrera-lanak aurkezteko erabilten dituen artista, kolektibo, alkarte profesional edo/eta edozein autoretza muetarentzat edegia dago.

Kaleka-ko deialdian hautatuak izan daitekez, kale-arte mailan jasotako edozein disziplinako lanak. Aldi berean, kontutan hartuko dira, nahiz eta esandako mailan jasota ez egon, espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publiko lez hartzen dituen lanak.

Proposamen guztiek nabarmen eta argi adierazo beharko dabe publikoa zein izango dan: publiko guztia, umeak, familiak edo helduak.


Hautaketa erispideak

Lekeitioko jaialdia sorrera garaikideko jazoera legez azaltzen da adierazpen eta disziplina anitzetan. Beraz, hautaketa erispideak honako alderdietan jaten dabe atentzinoa:

1. Kaleka-k proponidutako eremuagaz egokitzapen mailea.
2. Lekeitoko testuinguru sozial eta geografikoagaz proposamenen garapenen egokitzapen mailea.
3. Kaleka-k ezelako diziplinari eta formaturi ez datxekionez, proposamenak honako lehentasunei lotuta egongo dira:

· Proposamenak publiko desbardin eta belaunaldiarteko publikoei zuzenduak egotea.
· Proposamenaren izakera barria.
· Interakzino eta parte-hartze modu barriak.
· Inguruneko baliabide material edo inmaterialen ustiapena.


Proposamenen bialketea eta erabagia

Kaleka-k online-formularioaren bidez baino ez ditu jasoko proposamenak. Online formularioaren bidez bialtzen ez dan proposamenik ez da jasoko, ez mail, ez beste edozein bidez bialdutakorik.
Eskaerearen ondoren jasote baieztapen bat bialduko da.

Balorazino eta hautaketa prozesua 2017ko zezeilaren 1etik martiaren 31rarte egingo da. Proposamen eskaera bakotxari emoitzea e-posta bidez jakinarazoko jako.

Bialdu zure proposamena hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu