Abian da 'Zeu moldatu!' umeen aisialdirako Bilboko Udalaren programea

Bizkaie! 2016-12-28 11:25   Kulturea

Zeu moldatu! programeagaz batera, Bilboko Udalak Gabongune eta Gabonkide (kirol eta balio paralinpikoei buruzkoak) eta Gabonetan primeran kirola eginez programak be jarri ditu abian.

Zeu moldatu! Bilboko Udalak antolatutako umeentzako aisialdi-programea irudimenean eta teknologia barrietan dago oinarrituta eta, besteak beste, ondoko jarduerak ditu: mundu birtual batean sartzea, moztu daitekezan piezakaz robot bat egitea edo Minecraft erabiliz udaletxearen fatxadea egitea. Ekimena egunotan dago abian aurreko edizinoetako erantzun onari eutsita, abenduaren 27an, 28an eta 29an 8-11 urteko umeentzat eskainitako 240 plazak beteta. Ordutegia: goizez 10:30-13:30 eta arratsaldez 16:30-19:30.

Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia egunotan izan da Basurtuko Udaltegian (Zankoeta k. 1) parte hartuko daben umeak agurtzen; umeek ikasteaz gan, lagun barriak egiteko eta bizikidetzarako trebeziak garatzeko aukerea izango dabe.

Zeu Moldatu! programak bidaia berezia eskainiko deutse umeei. Horretarako, hiru orduko jarduerak egongo dira. Aldi bereko lau espazio honeek egongo dira: 3D-n inprimidutea, robot-programazinoa, errealidade birtuala eta zirkuitu elektronikoak.

Parte-hartzaileak teknologiaren munduan sartu eta ondoko aukerak izango ditue: 3D inprimagailuen funtzionamendua zein dan ikustea; kustomizetea eta robot bat programetea, zenbait proba gainditzeko; errealidade birtualean sartzeda keinu bidez ordenagailu bat kontrolauta eta urrutitik panpinak mobidu daitezela eta berba egin deiela lortuz. Amaitzeko, zirkuitu elektronikoak izango ditue esperimentetako; horreek irribarre egiten dabe landare bat ureztatzean.


1.800dik gora plaza

Teknologia barrietara modu ludikoan eta didaktikoan hurreratzea bilatzen dauen ekimena Bilboko Udalaren umeentzako aisialdi-programearen barrukoa da. Danetara, 1.800dik gora plaza batu ditu jarduera atseginetan, lana eta familia bateratu ahal izateko.

Udalaren programazino gehiena euskeraz eta gaztelaniaz da, euskerearen eskolatik kanpoko erabilerea bultzatuta. Horrezaz gan, eskaintzearen % 5 ingelesez da, hizkuntza bakar moduan edota euseara eta gaztelaniagaz batera.


Esangura horretan, Udalak Zeu moldatu! Programeagaz batera umeentzako aisialdiko alternatiba honeek ditu:

- Olinpiadetatik haratago kirol eta balio olinpikoak

Olinpiadetatik haratago da Gabongune (5-8 urteko umeentzat) eta Gabonkide (9-11 urteko umeentzat) programen goiburua. Edizino honetan kirol paralinpikoan, hobetzeko pasinoa eta ahalegin personala izango dira aukeratutako jardueren muina.

Beraz, uriko zortzi barrutietan banatutako espazioetan gauzatuko da ekimen hau abenduaren 30era arte. Goizez izango da eta desgaitasuna gainditu eta ahaleginaren eta hobetzearen eredu diran kirolarien bisitea izango dabe parte-hartzaileek.


Gabonetan primeran kirola eginez

Uriko 6-13 urteko umeek Gabonetan primeran kirola eginez programan hartu ahal izango dabe parte abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean Deustu, San Ignazio, Txurdinaga eta Zorrotzako udal kiroldegietan.

Danetara, Bilboko Udalak 1.134 plaza eskaini ditu; horreetako 54 dibersidade funtzionala dabenentzatko. Jarduerak 9 egun iraungo dau. Eskainitako plazak eta egunak gehitu egin dira, ia bikoiztu, aurreko esperientzien erantzun ona ikusita.

Taldeko jolasak, ugerketea, padela, tenisa edo saskibaloia dira umeek parte hartzeko aukeretako batzuk Gabonetan primeran kirola eginez programearen barruan.


Aisialdirako 600 aukeratik gora klik eginda

Bilboko Udalak Umeentzako 2016ko Gabonetako Gidea atera dau. 31 alkartek Gabonetako oporretarako Bilbon antolatutako 116 programa dira. Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak abian jarritako aplikazinoa eskuragarri dago Udalaren web orrian: www.bilbao.eus.

Danetara, aisialdirako 627 aukera gauzatuko dira Bilbon eta tresna honen bidez erraz kontultatu daitekez, izan be, trena hau bilaketa errazteko eta optimizatzeko dago pentsauta; horren bidez, familiek klik bakarra eginda Bilbon umeentzat antolatutako jarduerak topau leikiez, erispide honeen arabera: edadeak, hizkuntzeak, erakunde antolatzaileak, egunak eta orduak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu