Euskadi Fundazinoaren Gabonetako Kanpusa, martxan!

Bizkaie! 2016-12-28 09:49   Kulturea

Asteon martxan dago Euskadi Fundazinoaren Gabonetako Kanpusa, bizikletearen mundua benetan maitatzen daben 6 eta 16 urte bitareko umeentzat antolatutako ekitaldia.

Aurtengo edizinoaren ikuspuntua aldatu egin da, txirrindulari talde batek neguan egiten dauen egonaldi baten esperientzia era dibertigarri, alai eta hezitzailean biziteko moldatu baita kanpamentua.

Abenduaren 26tik 30era, kanpusean parte hartuko daben gazteek teknfikazinora aurrekoetan baino gehiago bideratua dagoan plangintzaz gozauko dabe, entrenamendu saioak gauzatuz, horreetariko batzuk Euskadi Fundazinoko elite 23 azpiko txirrindulari taldeko kideakaz bat, entrenamendu eta elikadureari buruzko berbaldiak eta mekanika taillerak, jokuak, kirol-anitz eta bestelako ekimenez gan.

Laburbatuz, giro osasuntsu eta dibertigarrian, harrobiko txirrindularitzea bultzatu eta gaztetxuen bokazinoa sendotuz. Egunotan, berbarako, buelta bat emon dabe Larrabetzu eta Mungiatik eta arratsaldean, erreleboak zelan emon, abanikoak zela egin eta bestelako gauza batzuk ikasi ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu