Zamudioko ondarearen inguruko liburua aurkeztu dau Labayru Fundazinoak

Bizkaie! 2016-12-26 10:43   Kulturea

Zamudio: bizimodua eta ohiturak lanean, lehenaldia, oraina eta geroa buztartzen dira, herri jakituriaren transmisinoari bidea emonaz.

Zamudioko Kultur Etxean aurkeztu da liburua (argazkia: labayru Fundazinoa). | Ikusi handiago | Argazki originala

Kultur Etxean aurkeztu dau Labayru Fundazinoak Zamudioko ondarearen ganeko liburua, egitasmoan parte hartu daben lekukoak, Zamudioko Udaleko ordezkariak eta Lagatzu euskera alkarteko kideak bertan dirala. Geureak bildumako seigarren alea da Zamudio: bizimodua eta ohiturak.

Egitasmo hau, 2013an egin zan ikerketa etnografikoaren bigarren emoitzea da. Hamar kapitulutan banatuta, Zamudioko herri ondare etnografikoa eta linguistikoa batu dira. Euskeraz idatzita dago liburua baina, kapitulu bakotxaren amaieran, gaztelaniazko eta ingelesezko itzulpena dakar.

Lan honetarako, 30 lekuko aukeratu eta 60 orduko grabazinoak egin ziran, bideoan. Lekukook emondako informazinoan oinarritzen da liburua, hau da, euren bizipen eta oroitzapenetan. Azken baten, Zamudiok 20. mendean izan dauen bilakaerea aztertzen da, tarte horretan herriak aldaketa sakonak izan ditu eta.

Labayru Fundazinoak azaldu dauenez, herriaren lehena, oraina eta geroa batzen dira liburuan eta, modu horretara, herri jakituriaren transmisinoari lekua zabaldu gura deutsie. Zamudioko ondare etnografikoa ezagutzeko aproposa da liburua eta baita lehenagoko Zamudioren izakerea ezagutzeko be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu