Badator IV. Azkuna Irratia Irrati Tailerra

Bizkaie! 2016-12-23 09:07   Kulturea

Euskal Kazetarien Alkarteak Bilboko Azkuna Zentroaren lankidetzeagaz eta laugarren urtez jarraian, 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako irrati tailer bat antolatu dabe.

Gabonetako oporretan egiteko, erdialdeko Bilboko Azkuna Zentroko instalazinoetan, tailer honen helburua, ezinegonak dituen neska-mutilak irratirako albistegien erredaktore, editore eta esatari bihurtzea da (era ludiko eta praktiko batean). Duda barik, irrati baten programazinoaren ezinbesteko atala da albistegiena.

Albistegi bat egiteko prozesu osoa ikasteko, irrati tailer honetan, albisteak lortzea, alkarrizketak egitea, irratirako informazinoak idaztea, albistegi bat editau eta, azkenik, uhinen bitartez albistegi bat emitiduten ikasiko dabe parte-hartzaileek. Hori guztia adibide teoriko eta praktiko ugarigaz eta era dibertigarri eta parte-hartzailean.

Tailerra bi egunetan egingo da, lau ordu eguneko, eta ekitaldi bik osotuko dabe; irratiko albistegietan esperientzia daben kazetari bik emongo ditue tailer biak.

Abenduaren 29an eta 30ean tailerra euskeraz izango da; urtarrilaren 3an eta 4an, barriz, gaztelaniaz.

• Helburuak: Irratiko albistegi bat egiteko oinarrizko ezaguerak lortzea, baina era ludiko eta praktiko batean.

• Tailer bi, bata euskeraz (abenduaren 29an eta 30ean) eta bestea gaztelaniaz (urtarrilaren 3an eta 4an).

• Helburu publikoa: 10-12 urte bitarteko 12 neska-mutil tailer bakotxeko.

• Lekua: Bilboko Azkuna Zentroa.

• Izena-emotea: Azkuna Zentroan bertan edo hemen (Tokiak bete arte).

• Prezioa: 20€ / 15€ AZ txartelagaz.

Informazino gehiago, Infopuntuan: Bilboko Azkuna Zentroko Kulturen Atarian edo 94 401 40 14 telefono zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu