Hemen da 52. Umeen Gabonetako Parkea

Bizkaie! 2016-12-22 10:13   Kulturea

PIN-UGP 2016ko abenduaren 21etik 2017eko urtarrilaren 8ra egongo da zabalik. Zarratuta: abenduaren 25 ean eta urtarrilaren 1 eta 6an. Bisita-ordutegia: 11:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24, 31 eta urtarrilaren 5ean, 11:00 etatik 17:00ak arte.

Abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra bitartean, Umeen Gabonetako Parkea (PIN) Bilbao Exhibition Centrera itzuliko da aurreko 51 edizinoetan izandako erantzun ona izateko asmoz, eta txikienen zein handienen gozamenerako. Ibilbide luzearen edizino bakotxean legez, PIN/UGP 2016-2017 honek be aisialdirako proposamen ugari ekarriko ditu, dibersinoari zein hezkuntza eta kultura sustapenari zuzendutakoak.

PIN/UGPren 52. edizinoan hainbat erakundek, enpresa publikok zein pribatuk, kultura alkartek eta komunikabidek aurkeztuko ditue euren standak, besteak beste, ondokoek: Bizkaiko Foru Aldundia, Interbiak, BFAko suhiltzaileak, BBK Banku Fundazinoa, Garraioen Partzuergoa, Bilboko Portuko agintaritzea, Coca Cola Iberian Partners, DEIA, Telepizza, Nerbioi Irratia, Bizkaiko Saskibaloi Federazinoa, Bizkaiko Eskubaloi Federazinoa eta Bizkaiko Beisbol Federazinoa.

Azokearen barrutiko 3. eta 5. pabiloietan banatuta, hainbat barraka, jolas piloa, ikuskizun, eta jarduera didaktikoko, kirol, hezkuntza eta kultura jardueretako tailerrak jarriko dira. Beraz, hara hurreratuko diranek honakoetan ibilteko aukerea izango dabe: Autotxokeak, Zezen mekanikoak, Puzgarriak, Mini-kangurua eta Super-kangurua, Dragoia, Mini-hegaztia, Teletubbie-ak, Sorginaren trena, Txiki parkea, Baby-kateak, Autotxokeen pistea, Balea puzgarria, Mendebaldeko orga, Ohe elastikoak, Wipe Out, Eltzeak, Scalextric, Piraten itsasontzia, Super-igela eta Jamaika. Eta, aurrekoetan lez, Gabonetan Bizkaian jarten dan Izotz-pista handiena.

Aurten be ospatuko dira kirol lehiaketak: Mahaiko teniseko Gabonetako XXXIII txapelketea; 2016-2017 PIN/UGP Gabonetako Saskibaloi Txapelketea (Bizkaiko Saskibaloi Federazinoa); 2016-2017 Eskubaloiko PIN/UGP txapelketea (Bizkaiko Eskubaloi Federazinoa). Ganera, Beisbolean batez joteko tunela erabili (Bizkaiko Beisbol Federazioa) eta Tiro Olinpikoa be egin ahal izango dira.

Aurrekoetan lez, erakundeak be egongo dira 2016/2017ko PIN/UGPan; Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonetan Bizkaia osoan jarriko dituen Irristatzeko Izotz pista handiena instalauko dau.

Interbiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Soziedadte Publikoa, be egongo da aurtengo PIN/UGPan. Ludotekarako lekua be izango dau eta bertan topauko doguz hurrengoak: plastikozko pilotak, eskulanentzako tailerrak, koltxoneta elastikoak, Interbiakek egindako lanen informazino-panelak, bide-hezkuntzarako patinen zirkuitua eta Olentzeroren erakusketea; hor 2016ko Olentzeroren irribarrea lehiaketan parte hartu daben Olentzero guztiak batuko dira, eta umeek hari gutunak idatzi ahal izango deutsiez eta Olentzeroren, Mari Domingiren eta euren lagunen marrazkiak margoztu ahal izango ditue.

BBK Banku Fundazinoak, bestetik, hainbat lektan banatutako jarduerak proponiduko deutseez gaztetxuei: ohe elastikoak, ludotekea, Txikiazokea (eskulanen tailerrak eta taloak egiteko tailerrak), zona teknologikoa (tailerrak eta erakusketea), jantza, ikuskizunak eta Athletic gunea, futbol-zelai eta guzti eta bi egunetan Athletic-eko jokalariak hurreratuko dira autografoak sinatzera.

Bilboko Portuko agintaritzea, Umeen Gabonetako Parkean egoten dan beste erakunde bat, 2016-2017an be hartuko dau parte, jarduera ludiko eta portuko jarduerak eskainiko dituan jolas-eremu bategaz.

Bizkaiko Garraio Partzuergoa, edizino honetan, ume eta gazteentzako aisialdirako proposamen ludikoak eta kirol-jarduerak eskainiko ditu, eta baita euren senideentzako jarduerak bere. Horretarako, molto motoak, scalextric zirkuituak, margozteko gunea eta photocall-a puxikakaz atondu ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileak be bertan egongo dira. Oraingo honetan, besoa igota dauen kamioi bat erakutsiko dabe, eurenlan batzuei buruzko gune bat atonduko dabe olana tematikoakaz (erremintak eta jantziak), photocall bat jarriko dabe umeak suhiltzaile moduan jantzita argazkiak atera deiezan eta, barrikuntza legez, L forma dauen 12 metroko hodi bat jarriko dabe umeak barrutik pasau daitezan.

Bestetik, Coca Cola Iberian Partners-ek pedalak dituen cars-en pista bat dakar, puzgarriz mugatutako eremu batean. Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an, Coca-Cola partekatu... ekimena itzuliko da eta hor parte-hartzaileek, etiketa baten bitartez, latei izena jarri ahal izango deutsie. Aurtengo PIN/UGPk irauten dauen bitartean, Coca-Colak euren produktuen hainbat zozketa egingo ditu. 

Telepizzak, bere aldetik, saltokia eta jantokia jarriko ditu, jentearentzako leihoagaz, zuzenean ikusi ahal izateko Telepizza zelan egiten daben. Horrezaz gan, 10 urtera arteko humeentzako txirrista pizgarria bee jarriko dau.

DEIA egunkariak Bubble Balls gnea jarriko dau, txikiek eta ez hain txikiek burbuila handietan sartu eta jolasteko aukerea izan deien.

TeleBilbao eta Nerbioi Irratiak bere euren ohiko standa izango dabe, hainbat musika-talde, musikazale eta edozein bisitarik musikarako dohaina dabela edo karaokea menperatzen dabela erakutsi ahal izateko.


Urtarrilak 7, Gurasoen Gaua

Azken 2 edizinoetan izandako erantzun onari jarraipena emoteko, Gurasoen gaua itzuliko da Umeen Gabonetako Parkera. Barrikuntzak dakarz aurten, 2014tik, UGPren 50. urtemugearen harian, jarduera horri barriro ekin jakolako, eta abenduan ospatzen zalako orain arte. Aurten beste egun baten ospatuko da, urteko lehenengo zapatuan hain zuzen be: 2017ko urtarrilaren 7an, 21:00etan hasi eta goizaldeko 2:00etan amaituko da.

Bost ordu horreetan zehar, hurreratuko diran guztiek UGPan dagozan atrakzino eta barraka batzuetan ibilteko aukerea izango dabe, nagusientzako atrakzino onenetan, euren seme-alaben antzera, besteak beste, hurrengoetan: Zezen mekanikoa, Eltzea, Ohe elastikoak, Sorginaren trena, Dragoia, Beisbola, Super-kangurua, Autotxokeak, Piraten itsasontzia, Super-igela eta Jamaika. Ganera, barraken ondoan jarritako benta tradizionaletara hurreratzeko aukerea izango dabe.

Sarrerearen prezioa PIN/UGPren ganerako egunetakoa izango da: 8 €. Mozorrotuta bazatoz, 5 € izango da prezioa. Ganera, hurreratzen diran lehenengo 1.000 lagunek erregalu bat jasoko dabe.


Datak

2016ko abenduaren 21etik 2017eko urtarrilaren 8ra egongo da zabalik. Zarratuta: abenduaren 25 ean eta urtarrilaren 1 eta 6an. Bisita-ordutegia: 11:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24, 31 eta urtarrilaren 5ean, 11:00 etatik 17:00ak arte.

Leihatilak bisita-ordutegia hasi baino 30 minutu aurretik edegi eta zarratuko dira.


Prezioak

PREZIO OROKORRA: 8€
BONO FAMILIARRA (10 SARRERA): 70 €
KOLEKTIBOAK, LAGUNTZAILEAK: 7 €
IKEA FAMILY: 2 sarrera txartel bakotxeko (Sarrera bakotxaren prezioa: 7€).
FAMILIA UGARIDUNAK: sarrera bat karnet bakotxeko (Sarrera bakotxaren prezioa: 7€).
GAZTE TXARTELA: sarrera bat txartel bakotxeko (Sarrera bakotxaren prezioa: 7€).
Familia ugaridunak eta Gazte txartela: DNI-aren edo familia-liburuaren aurkezpena. Deskontuak EZ dira metagarriak.

Gurasoen Gaua: 8 € eta 5€ mozorrotutajoan ezkero.
2 Urtera arteko umeak: Sarrerea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu