Datorren urteko FANT jaialdirako lanak aurkezteko epea zabaldu da

Bizkaie! 2016-12-20 08:54   Zinemea

Antolatzaileek aurreratu dabenez, 2017ko maiatzaren 5etik 17ra egingo da FANT, Bildurrezko eta Fantasiazko Bilboko Jaialdiaren 23. edizinoa.

22. edizinoko sari banaketa ekitaldia (argazkia: FANT) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalak azaldu dauenez, lehiaketan parte hartuko daben filmak aurkezteko epea zabalik dago. 2017ko edizinoan, aurrekoetan legez, epaimahaiak zein publikoak aukeratutako filmak sarituko ditue. Epaimahaiaren eta publikoaren ustez onenak izan diran film labur biek 3.000 euro jasoko ditue bakotxak. Bestetik, Euskal Herriko film labur onenak 2.000 euro lortuko ditu.

Film laburren ataleko hiru sari horreek ezin dira emon barik geratu, Bilboko Udalak adierazo dauenez. Zinemagile gazteei laguntzea eta bultzadea emotea da helburua, hori da zinemaldi fantastiko honen nortasun ikurretako bat, dino Udalak.

Ganera, FANTeko hurrengo edizinoak beste sari honeek be banatuko ditu: Fantasiazko film luzerik onena (egileari emongo jako) eta Fantrobia saria, fantasiazko generoan azken urteotan nabarmendu dan persona bati emongo jakona. Horreetan sarietan ez da diru-saririk emoten, baina antolatzaileek dinoe erreferentziazko izendapenak izaten dirala. Sarien zerrendan, honeek be ezin dira ahaztu: Gidoirik onenarena, zuzendaritza barritzailearena eta Panorama Fantastikoa sailekoak.

Trailer faltsuen lehiaketea berreskuraratuko dau FANTen 23. edizinoak. Oraindino egin barik dagoan film baten trailerra aurkeztu behar dabe parte-hartzaileek, filma benetakoa balitz legez. Gehienez hiru minutuko piezak izango dira. Lehenengo saria, 1.500 eurokoa, epaimahaiaren eretxiaren arabera emongo da eta bigarren saria, 750 eurokoa, publikoaren botoak aintzat hartuta.

Martxan da, beraz, 2017ko FANT zinemaldia. Lanak aurkezteko epea martiaren 15era artekoa izango da lehiaketa eta atal guztietan. Materiala aurkezteko prozedurea eta ganerako argibideak, FANTen webgunean ipini ditue (oinarriak, hemen).

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa gero eta finkatuago dagoan hitzordua da zinemazaleen artean. Aurtengo edizinoan 9.238 ikusle egon ziran, inoz baino gehiago. Parte-hartzaileei jagokenez be, bertoko zein kanpoko egileak erakartzeko gai da FANT eta epaimahaian nazinoarteko ibilbide oparoa daukien sortzaileak egoten dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu