Eider Iturriagak eta David Tijerok irabazi dabe Bizkaie!-ren 'Udagoiena Jantzan' Argazki Lehiaketea

Bizkaie! 2016-12-16 12:46   Kulturea

Eider Iturriaga de la Iglesia bermeotarrak 'Adar artean preso' argazkiari esker irabazi dau bigarren saria (300 euro) eta David Tijero Osorio bilbotarrak, barriz, hirugarrena (200 euro), Gorbeian ateratako 'Lainoa' izeneko argazkiari esker.

Udagoiena, udagoieneko koloreak, beroa eta hotza, hondartzea eta mendia, eguzkia eta edurra ardatz hartuta, argazki ederrak jaso doguz, hilebete eskaseko tartean, danetara, 26.

Udagoienean bete-betean eta neguan sartzeko puntuan, Bizkaie! agerkariak Azkue Fundazinoagaz darabilen alkarlanaren erakusgarri, Argazki Lehiaketea izan dogu martxan zemendiaren 4tik 30era bitartean, argazkilari amateurrak deskubridu eta euren lana autortu eta zabaltzeko.

Santi Yaniz Aramendia eta Iñaki Mendizabal epaimahaikoek argazkiok aztertu ondoren, abenduaren 16an, gaur, barikuan, zabaltzen dogu ebatzia Facebook, Twitter zein Bizkaie! atarian.

Epaimahaian argazkigintzan adituak diran lagunentzako lan gogorra egon da tartean: Santi Yaniz Aramendia, freelance argazkilari bilbotarra, hemen zein nazinoartean saritua, 20 bat liburu argitaratu dituana eta Iñaki Mendizabal Elordi berrituarra, kazetaria, argazkilari amateurra.

Kontuak kontu, lehiaketan hiru sari izan dira; irabazlearentzat 500 euro geunkazan prest; bigarrenarentzat 300; eta hirugarren argazki onenak, barriz, 200 euro jaso behar zituan. Edozelan be, lanon kalidadea ez dalako nahikoa izan edo bestelako arrazoiakaitik saririk ez emotea erabagi dabe epaimahaikoek, zehatz esateko, lehenengo saririk ez emotea erabagi dabe aditu biek.

Udagoiena jantzan Argazki Lehiaketara batutako argazkiak ikusi hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu