Zientzia kontuak doban eta euskeraz, ZientziApp aplikazinoari esker

Bizkaie! 2016-12-15 08:48   Euskerea berbagai

Elhuyar taldeak garatu dau telefono adimendunetarako ZientziApp aplikazinoa. Zientziagaz lotutako edukiak edonon eta edonoiz eskura izango ditu erabiltzaileak.

Hainbat atal ditu ZientziApp-ek. Alde batetik, zientziagaz lotutako albisteak batzen dira. Bestetik, bideo dibulgatiboak ikusi eta audioak entzuteko gunea be badago. Ganera, agendea dauka aplikazinoak, zientziaren eta teknologiaren inguruan antolatzen diran ekitaldien barri emoteko. Eduki guztiak Elhuyar taldeko erredakzinoan aukeratu eta lantzen dira. Aplikazinoan ez eze, Zientzia.eus atarian be argitaratuko dira.

Aplikazinoaren bultzatzaileek azaldu dabenez, zientzia edukiak edonoiz eta edonon eskura izateko euskerazko lehenengo tresnea da hau. Diseinu garbi eta errazari esker, modu erosoan ikusi ahal izango dira zientziak emondako azken barriak, bideoak, agendea eta abar. Aplikazinoko edukia egunero barritzen joango dala agindu dau Elhuyarrek.

Android zein Apple euskarrietarako egokia da ZientziApp eta dagoeneko eskuragarri dago plataforma horreen bien denda birtualetan (Google Play Store eta Apple Store). Doban deskargau leiteke aplikazinoa. Elhuyarren eta Zientzia-eus-en izakereagaz bat eginaz, eduki guztiak euskeraz dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu