Arriaga Antzokiak Opari Txartela jarri dau barriro be salgai

Bizkaie! 2016-12-13 09:33   Kulturea

Opari Txartelaren balioa 40 edo 100 eurokoa izango da, eta % 25era arteko beherapenak eskainiko ditu Arriaga Antzokiko sarreretan.

Arriaga Antzokiak, arte eszenikoen aldeko pasinoa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira etortea errazteko asmoz, 2013ko, 2014ko eta 2015eko kanpainen erantzun onaren ostean, barriro be Opari Txartela jarri dau salgai. Txartel horri esker, jasoten dauenak, 2017ko bagilera arteko denporaldi honetako antzerki, musika, opera, jantza zein bestelako ikuskizunez gozau ahal izango dau.

Arriaga Antzokiak barriro dakar, beraz, 2013ko Gabonetako kanpainan martxan jarri eban ekimena. Orain, laugarren urtez jarraian, kanpaineak lehengo helburuari eusten deutso: ahalik eta persona gehien antzokira erakartea eta harrobia egiten jarraitzea, adiskideak gehituz.

Arriaga Antzokiko Opari Txartela eskuratzea, oso prezio egokian eta beste zenbait abantailez kultura erregaletako aukera bikaina da. Hori dala eta, Gabon jaiotan senideei edo/eta adiskideei egiteko opari ezin hobea izan daiteke.

Opari Txartelaren modalidade bi dagoz; lehenengoak 40 euroko saldoa dauka, eta besteak 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek emoten dau denporaldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukerea (saldoa agortu arte). Holan erositako sarrerek, lehenengo momentutik % 25era heldu daitekezan beherapenak ditue.

Horrezaz gan, Opari Txartela dauenak beste abantaila bat be badauka, izan be, saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta doban lortu leike. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenagaz erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denporaldi honetan, 2017ko bagilera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aitatutako karneta doban lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazino Bulegora hurreratu eta Opari Txartela aurkeztu.


Baliogarria sarrerak txarteldegian eta Interneten erosteko

Opari Txartelak sarreren prezioan abantailak dituen eskaintzak dakarz, balio osoa amaitu arte (40 edo 100 euro, modalidadearen arabera). Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabili daiteke, eta baita on-line egiten dan edozein erosketatan be (www.teatroarriaga.com). Sarrerak Interneten erosteko, Opari Txartelaren jaubeak txartel bakotxean dagoan kodea sartu beharko dau.


Salmenta puntuak

Opari Txartela dagoeneko erosi daiteke Informazino Bulegoan edo Arriaga Antzokiko txarteldegietan.

1.- Informazino bulegoa. Astelehenetik barikura: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Telefonoa: 94 479 20 36 / e-posta: informacion@teatroarriaga.com

2.- Txarteldegian. Astelehen, martitzen, zapatu eta domeketan, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Eguazten, eguen eta barikuetan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu