Getxoko proiektu artistiko bi hautatu ditue Euskadi-Akitaniaren arteko alkartrukerako

Bizkaie! 2016-12-13 08:50   Kulturea

GetxoPhoto eta www.marzabal.net saritu dituan proiektuaren helburu nagusia da Europan abian jartea mobikortasun programa bat sortzaile gazteen artean.

GetxoPhoto, Nazinoarteko Argazki Jaialdia eta www.marzabal.net Getxoko ekimenak hautatu ditue parte hartzeko Vers un Ecosystème Créatif Transfrontalier izeneko programan, Euskadiko eta Akitaniako gazte sortzaileei zuzenduta. Euskadin 11 proiektu aurkeztu ziran deialdi honetara eta 4 aukeratu. Epaimahaiak kontuan hartu ditu proiektuen originaltasuna edota izaera barritzailea, curriculuma eta ibilbidea, eta proiektuen egokitzapena bitartekoakaz eta garatzen dan testuinguruagaz.

GetxoPhoto-k 10 urteko ibilbidea dauka eta argazkigintzan oinarritutako hainbat lan arlo aurreikusten ditu (erakusketea, berbaldiak, tailerrak, diseinua...).

Beste alde batetik, www.marzabal.net, Amaia Gomez Marzabalek abiatuta, online denda proiektu enpresariala da eta modan erabilteko diseinu-produktuak eta beste euskarri batzuk saltzen ditu (packaging...).

Kontuak kontu, ekimen bi horreetako ordezkariak Bordelera joango dira abenduaren 12, 13 eta 14an; bertan antzeko jarduerak ezagutuko ditue, ondoren euren enpresa-proiektuak hobetze aldera.

Datorren urtean, urtarrilean programa horren beste deialdi bat egongo da.


Euskadi-Akitaniaren arteko alkartrukea

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Alkarteak jarri dau martxan ekimena bost Garapen Agentziaren bidez: Getxolan, Buruntzaldea-Beterri, Debegesa, Inguralde eta Oarsoaldea, baita Bitamine Faktoriagaz batera be; hau mugaz gaindiko espazioa da nazinoko nahiz nazinoarteko diziplinarteko artisten proiektuak garatzeko, eta bertan barrikuntzea, sormena eta esperimentazinoa baloretan dira. Pola lantegiagaz be badabiz; fabrika hau Bordelen  dago eta bertan hainbat produkzino jarduera batzen dira, baita artisten eta kulturearen zabalkunderako guneak nahiz bizitza guneak bere.

Mobikortasun proiektu honen bidez, parte-hartzaileek eta partzuergoa osotzen daben proiektuko bazkideek hainbat zereginetarako aukerea izango dabe: topaguneak konpartidu, berba egin, sareak eregi, ideiak konektau, sinergiak bilatu, eta ekimen barrietan kooperau ahal izango dabe.

Proiektuaren helburu nagusia da Euro eskualdean abian jartea mobikortasun programa bat sortzaile gazteen artean. Programeak sortzaileei 2/3 eguneko egonaldiak eskainiko deutseez eta bisitak sorkuntza ekintzailetzea sustatzen daben espazioetara. Ekimen horiek aberasgarriak dira beren jardunerako, baita tresna egokiak  proiektuak hobetzeko, sormena eta barrikuntzea freskatzeko eta ideiak garatzeko inspirazinoa elikatzeko bere, Akitanian zein Euskadin.

Lortu nahi diran helburu zehatzak ondorengoak dira:

- Ezagutzea, esperientziak edota proiektu interesgarriak konpartidu, eta gazteen gaitasunak hobetu.
- Mugaz bestaldeko lankidetza aukeren eta ezagutzEaren inguruan sensibilizau.
- Kapital soziala eta gazte sortzaileen kopurua areagotu, eta lan-sareak sortu.
- Negozio-aukera Aerriak identifikau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu