Leonard Cohen hil da

Bizkaie! 2016-11-11 08:44   Musikea

1934an jaio zan Kanadako Westmount urian. Hogeita bi urte bete barri, lehenengo olerki liburua 1956. urtean argitaratu eban. Hirurogeiko hamarkadan olerkiak argitaratzen jarraitu eban eta poparen munduan be sartu zan. Lehenengo diskoa 1968an grabau eban.

Leonard Cohen abeslari eta poeta kanadarra bart hil da 82 urte zituala, Facebooken dauen kontuan, familiak ohar txiki baten bidez iragarri dauenez. Mranianne Ihlen haren musa eta maite handia leuzemiak jota hil eta hiru hilebetera hil da Cohen.

Ia 60 urte emon ditu musikearen munduan eta XX. mendeko artistarik nagusienetakoa izan da. Samintasun handiz adierazoten deutsuegu Leonard Cohen poeta, musikagile eta artistea hil egin da. Musika munduan gehien errespetautako erreferenteetako bat galdu dogu dakar idatzita aitatu oharrak. Aitatutako mezuaren arabera, omenaldia egingo deutsie Los Angelesen, oraindino zehaztu ez daben egun batean, eta, doluak dirauen bitartean, pribatutasuna eskatu dau familiak.

Leonard Cohen 1934an jaio zan Kanadako Westmount urian. Hogeita bi urte bete barri, lehenengo olerki liburua 1956. urtean argitaratu eban. Hirurogeiko hamarkadan be olerkiak argitaratzen jarraitu eban eta poparen munduan be sartu zan. Lehenengo diskoa 1968an grabau eban. 60. hamarkadearen azken aldian hasi zan musikearen munduan eta ibilbide emonkorrean, azken diskoa, You want it darker pasa dan urrian plazaratu eban, Adam bere semeak produzidu eta etxeko suetean grabautakoa.



AEBetako Rock & Rollaren Ospearen Aretoko eta Kanadako Musika Ospearen Aretoko kide zan, baita Kanadako Ordenaren kide be.

Cohenek eragin handia izan dau bere belaunaldikoen artean eta bere lanen kalidadea Bob Dylan, Poul Simon edota Joni Mitchell kantautoreen parekoa da, Rollig Stone aldizkariak nabarmendu dauenez.

Makinatxu bat sari eta autortza jaso izan ditu Cohen jn.ak, besteak beste, 2010ean, Grammy Sarien Akademiak ibilbide osoari saria emon eutson eta urtebete aurrerago, barriz, 2011. urtean, Asturiaseko Printzeen Saria jaso eban.

Abeslariak jentaurrean agertzeari itxi egin eutson 2013an eta, azken hileotan, etxetik urten barik egon da, sorbaldako minagaz egoalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu