Zea Mays, Esne Beltza, Doctor Deseo eta gehiago Bartzelonan izango dira Euskal Herria Sona! jaialdian

Bizkaie! 2016-11-02 12:43   Musikea

Zemendiaren 4an hasiko da aurtengo Euskal Herria Sona!, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen euskal musika jaialdia.

Aurten be, egitarau oparo eta potoloa dakar jaialdiak, euskal musika talde ezagunenetako batzuekaz: Zea Mays, Esne Beltza, Doctor Deseo... Danetariko musika estiloak izango dira jaialdian, eta rock doinuakaz batera Juan Mari Beltranen txalapartea, La Basuren hip-hop-a eta Kukai jantza taldearen emonaldiak be iragarri ditue. Ganera, kontzertuetako asko doban izango dira.

Aurten be, euskal musikagintzearen onena ekarriko dau EH Sona jaialdiak urira. Urtetik urtera, gero eta jarraitzaile gehiago batu ditu hitzorduak eta Bartzelonan udagoieneko ohiko topagune bihurtu da.

Jaialdiak hilabete luze iraungo dau eta abenduaren 17an amaituko da Doctor Deseo taldearen kontzertuagaz.


Euskal Herria Sona 2016ko egitaraua:

- Zemendiaren 4an, Passeig del Born-en, 21:00etan. Doban: BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET

- Zemendiaren 5ean, 18:00 trikipoteoa eta 21:00etan, kontzertua (doban): TRIKIPOTEOA + EN TOL SARMIENTO.

- Zemendiaren 11n: Euskal etxean, 21:00etan,  IZAKI GARDENAK. Sarrerea: 5 €

- Zemendiaren 12an: Razzmatazz aretoan, 20:30ean, ZEA MAYS. Lehenengo 100 sarrerak: 6€.

- Zemendiaren 18an, Euskal Etxean, 21:00etan, LA BASU. Sarrerak aldez aurretik: 5€.

- Zemendiaren 19an, Razzmatazz aretoan, 20:00retan, BEGIZ BEGI + WILLIS DRUMMOND. Sarrerak: 38€/10€/12€.

- Zemendiaren 24an, CAT, 21:30ean, JUAN MARI BELTRAN TRIO. Sarrerak: 8€/10€.

- Zemendiaren 25ean, Passeig del Born-en, 19:00retan eta 20:00retan, KUKAI. Doban.

- Zemendiaren 26an, Passeig del Born-en, 21:00etan, ESNE BELTZA. Doban.

- Zemendiaren 26an, Salamandra aretoan, 22:00etan, ZARPAZO! A CICATRIZ. Sarrerak: 10€.

- Abenduaren 17an, Bóveda aretoan, 21:00etan, DOCTOR DESEO. Sarrerak 10/12€.


Informazino gehiago eta sarrerak erosteko loturak, jaialdiaren webgunean, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu