Igelaren Banda, Izaro eta Grande Days, 'Artistas en ruta' egitasmoko zirkuituan

Bizkaie! 2016-10-05 08:07   Musikea

2017ko lehenengo seihilekoan hainbat emonaldi emongo ditue egitasmo horretarako aukeratutako taldeek. Euskal musikearen ordezkari izango dira Igelaren Banda, Izaro eta Grande Days.

 

Grande Days talde donostiarra | Ikusi handiago | Argazki originala

Zuzeneko emonaldiak hartzen dituen lokalakaz alkarlanean antolatzen da Artistas en Ruta egitasmoa. AIE artisten alkartea da bultzatzaile nagusia. Urtero ziklo bi egoten dira, bakotxa sei hilekoa. Aukeratutako musika taldeek Espainiako txoko ugaritan joteko aukerea izaten dabe. Izan be, programearen helburu nagusia zuzeneko musikea bultzatzea da.

Talde pilo bat aukeratzen ditue seihileko bakotxean eta euskal ordezkaritzea egon daiten, Etxepare Institutuak  be parte hartzen dau epaimahaian. 2017ko lehenengo seihilekorako, hiru euskal talde edo musikari aukeratu ditu Artistas en Ruta programarako: Igelaren Banda, Izaro eta Grande Days. Euskeraz abesten dabe lehenengoek eta ingelesez hirugarrenek, gehienbat. Izarok, ostera, euskerazko, gaztelaniazko zein ingelesezko kantak ditu errepertorioan.

Beste alde batetik, aurtengo bigarren seihilekoan aukeratutako euskal artisten hurrengo kontzertuen datak zehaztuta dagozala dino Etxepare Institutuak. Rural Zombies gipuzkoarrek Toledon joko dabe urriaren 28an eta Madrilen 29an. Yellow Big Machine Bueun izango da 29an eta Huescan zemendiaren 4an. Juan Mari Beltranek Santiago de Compostelan joko dau zemendiaren 3an eta Lugon 4an. Ondoren, Madrilen izango da hil horren 10ean eta Bartzelonan 24an.

 

Igelaren Banda
 
Izaro Andres

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu