Biba kulturea Bilbon

Bizkaie! 2016-10-03 12:26   Kulturea

Biba kulturearen aldeko ekarpena egiteko sortutako espazioa da, batez be, euskal kulturearen eta hasibarriaren aldekoa.

Biba kulturearen aldeko ekarpena egiteko sortutako espazioa da, batez be, euskal kulturearen eta hasibarriaren aldekoa. Bilbon sortutako ekimena da eta helburua berton, bertokoakaz eta bertokoentzako jardutea da, izakera edegi eta zabala oinarri dituala.

Iizakera juridikoa fundazinoarena bada be, herri ekimen izakerea dauka jaiotzatik, irabazi asmorik bakoa eta parte-hartze edegi eta herritarra izango dau.

Tresna legez ulertzen da, espazio kulturalak zabaldu eta euskal kulturea herritarren eskura jarriko dituana. Kultureari espazio handiagoa emonez, behar dauen lekua eta garrantzia autortuz.

Biba egitasmoak bestelako kultur adierazmoldeen jarduna Bilbon be posible dala ikustarazo gura dau.

Kontuak kontu, Biba kultureagazko eta euskereagazko atxikimendua dauen mundu guztiari zuzentzen jako, sortzaile hasibarri zein errotuari. Bilbon kultureak eta euskereak esparru eta errealidade desbardin asko dituala ikustarazo gura dau Bibak.

Honegaz guztiagaz, Bibak aurrera egiteko hiru norabide ditu:

- Sortzaileen arteko gogoetarako eta alkarlanerako gunea sortzea (Kultur Laborategia).

- Bilboko kulturearen eta kultur espazioen beharrak eta errealidadeak ezagutzea (Kultur Ikerketea).

- Kultur ekimen desbardinak saretzea, espazioa eskaini eta baliabide barria sortzea (Kultur Agendea).

Bibak Bilboko euskal kulturearen indarrean sinisten dau, baita honek Bilbori egin leikioen ekarpenetan eta dinamika hau sortu eta jaso leikien kideakan be. Horretarako, Bilboko Erronda kaleko 2. zenbakian topagune barria zabaldu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu