Martin Valmasedaren 'Gure aita' liburua aurkeztuko dabe Bedian

Bizkaie! 2016-10-05 08:05   Kulturea

Argitalpen zaindua da, elebiduna, 108 orrialdekoa, Hondurasen dagoan misiolari marianistearen testua eta bere itzulpena batzen dituana.

Urri bigarrenaren 5ean, eguaztenean, arrastiko 19:30ean, Gure Aita izenburuko liburua aurkeztuko dabe Bediako udal liburutegian. Idazlan hau Arratiako Eleizeak kaleratzen dauen Arratia sortako hamargarren alea izango da. Argitalpen zaindua da, elebiduna, 108 orrialdekoa, Martin Valmaseda Hondurasen dagoan misiolari marianistearen testua eta bere itzulpena batzen dituana.

Martin Valmaseda liburuaren egileak eta PPC argitaletxeak erraztasun guztiak emon ditue argitalpen pastoral hau aurrera eroateko.

Testua euskeratzeko lan-talde zabalak hartu dau parte: Aitor Etxebarriak, Jesus Mari Agirrek, Jone Ozerinjauregik eta Jose Mari Kortazarrek, danak Aitor Erdoiza itzultzaile profesional eta filologoaren zuzendaritzapean. Aitagarria Kepa Intxausti bertsolariak egindako lana, izan be,  berak jarri ditu euskeraz, kapitulu bakotxa laburbatzen dituen bertsoak.

Horrezaz gan, jatorrizko testua aberastu egiten da hainbat autorek sortutako Gure Aita desbardinak gehituz: Bitoriano Gandiagak, Xabier Letek, Patxi Ezkiagak, Asiseko San Frantziskok, Patxi Loidik...

Idazlan honetan Gure Aita errezua azaltzen da berbaz berba, jatorrizko zentzuna argituz eta gaur egun daukan balioa agertuz.

Azala Xabier Egaña margolariaren, gaur egungo euskal artistarik finenetariko baten lana da.

Bediako udal liburutegian egingo dan aurkezpenen ekitaldian momentu musikalak be izango dira, Gure Aita desbardinak kantatuz eta errezitatuz.

Liburua Arratiako parrokietan erosi ahal izango da, 5 euroan.


Arratia sortako hamar liburuak:

1.- Jose Mari Kortazar, Maite Zuloaga:  Gurasoekin otoitzean/ Pararezaren familia.
2.- Joxe Arregi: Jesusen Berri Ona XXI. Menderako/ Jesús, buena noticia para el siglo XXI.
3.- Roman Bilbao: Ipuinak parrokiak arnasbarritzeko/Cuentos para revitalizar las parroquias.  
4.- Jose Mari Kortazar: Palenque bertatik.
5.- Arantxa Jaka, Juan Mari Uriarte: Bakearen Pazkoa.
6.- Roman Bilbao: Ogia zatitzean ezagutzen zaitugu Jauna/ Te conocimos Señor al partir el pan.
7.- Askoren artean: Arratiako errogatibak Urkiolara/Rogativas de Arratia a Urkiola.
8.- Juan Mari Uriarte, Jorge Muriel, Txemi Santamaria: Gaurko familia eta ebanjelioa / Familia actual y evangelio.
9.- Askoren artean: Arratiako altxorra.
10.- Martin Valmaseda: Gure Aita/ Padre Nuestro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu